Grimnismal ("Grimnirren esaerak"), Edda poetikoan agertzen den olerki mitologikoetako bat da. Codex Regius eskuizkribuan eta AM 748 I 4to txatalean kontserbatua izan zen. Grimnirren bidez kontatzen da, Odin jainkoak hartu zuen forma ugarietako bat, nor (akats bategatik), Geirröd erregeak torturatu zuen. Hau, akats konponezin bat izan zen, Odinek, erregearen heriotza eragin baitzuen, bere ezpata propioaren gainean erori zena.
Lana, hitz lauan idatzitako sekzio luze batekin hasten da, Grimnirren monologora daramaten baldintzak deskribatzen dituena, 54 ahapaldi hitz neurtu poetikoan hartzen dituena. Olerkiaren azken zatia ere, hitz lauan idatzia dago, eta Geirröden heriotzaren, bere semearen igoera eta Odinen desagerpenaren deskribapen labur bat da. Kontuan izan behar da hitz lauan idatzitako sekzioak, ziuraski, Grimnismalen jatorrizko bertsioen zati izango ez zirela.
Istorioa, Odin eta bere emazte Frigg, Hlidskjalfen eserita, mundu ezberdinetara begira ari direnean hasten da. Bere begirada, Geirröd erregearengana zuzentzen dute, nor bere hildako aita zen Hrauthung erregearen lurretan errege zen. Geirröd eta bere anaia nagusia zen Agnarr, lehena Odinek eta bigarrena Friggek haziak izan ziren. Bi jainkoak, artzai bat eta bere emaztea bezala mozorrotu ziren, eta umeak, jakinduriaz hezi zituzten. Geirröd bere aitaren erresumara itzuli zen, non, hau hil ondoren, errege bihurtu zen, Agnarr, Jotun emakume batekin, leizezulo batean bizi izan zen bitartean.
Hlidskjalfen, Odinek, Friggi, bere seme Jotuna zen Geirröd, Friggek hezitakoa izan zen Agnarr baino bizitza oparoagoa izaten ari zela esan zion. Friggek, Geirröd hain nazkagarri eta hain ez abegitsua zela, bere gonbidatuak gehiegi zirela uste bazuen, torturatu egingo zituela erantzun zion. Odinekin honi buruz eztabaidan aritu zen, eta, bikoteak, apustu bat egin zuen. Friggek, Fulla bere dontzeila bidali zuen Geirrödengana, laster, azti bat, bere gortean, sorgintzeko sartuko zela abisatzeko, eta zakur bakar batek ere, hura erasotzeko haina indar izango ez zuelako ezagutuko zuela.
Geirrödek, arreta handia jarri zion Fullak egin zion abisu faltsuari. Bere gizonei, zakurrak, hura erasotzen ausartzen ez ziren gizona harrapatzeko agindu zien, eta hala egin zuten. Odin, Grimnir bezala mozorrotua zihoan, urdin ilun koloreko kapa batekin, eta harrapatua izatea utzi zuen. Bere izena Grimnir zela esan zuen, baina berari buruz ez zuela ezer gehiago esango.
Orduan, Geirrödek, Grimnir, hitz eginarazteko torturatu zuen, bi suren artean zortzi gauez jarriz. Denbora hau igaro ondoren, Geirröden semea, Agnarr, izena, bere osabagatik zuena, Grimnirgana iritsi zen, eta adar bete bat eman zion edan zezan, bere aita zen erregeak, torturatzean, zuzen ez zuela jokatu esanez.
Grimnirrek, orduan, Agnarri hitz egin zion, nori godoen errege izango zela iragarri zion, laguntzarik gabe, zortzi egun eta gauez sufritu zuela esanez. Ondoren, benetan zena bezala agertu zen, Odin, alegia, eraman zion edariagatik saria jasoko zuela aginduz.
Olerkiaren gorputzean, Odinek, zabal, munduen, populatutako tokien eta toki hauetako biztanleen kosmogonia deskribatzen du, eta berari buruz eta hartu zituen forma ugariei buruz hitz egiten du.
Halako batean, Geirrödengana doa eta zorte txarra iragartzen dio, bere benetako izaera agerian utziz. Geirröd, une horretan, egin zuen akatsaren ikaragarritasunaz ohartu zen. Egin zuena ulertuz, bere akatsa konpontzea erabakitzen du, azkar asko altxatzen da Odin sutik kentzeko, baina bere belaun gainean zuen ezpata, labaindu eta Geirröden azpian erortzen da, orduan, tupust eginen eta bere burua alderik alde zeharkatzen du ezpatarekin. Ondoren, Odin desagertu egin zen, eta Agnarrek, bere aitaren lurretan gobernatu zuen.