Gréta Gurisatti

Gréta Gurisatti
Bizitza
JaiotzaDunaújváros (en) Itzuli1996ko maiatzaren 14a (28 urte)
Herrialdea Hungaria
Familia
AitaQ116838020
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria

Instagram: gr8ta__ Edit the value on Wikidata

Gréta Gurisatti (Dunaújváros, Hungaria, 1996ko maiatzaren 14a), waterpolo jokalari hungariarra da, Olinpiar eta Europako Txapelketetan brontzezko domina duena. Bere aita, Gyula Gurisatti, munduko ohol-jauzilari txapelduna eta para-kirol tiratzailea da.

Bere ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohol-jauzilari gisa hasi zen kirola egiten. Waterpoloko jokalari gisa, U17 Munduko Txapelketa irabazi zuen 2011n, eta, 2012an, U19 Munduko Txapelketa eta U18 Munduko Txapelketa irabazi zituen[1][2]. 2013an, bosgarren sailkatu zen U17 Munduko Txapelketan, eta, seigarren, Gazteen Munduko Kopan. 2014an, Madrilgo U18 Munduko Txapelketan, hirugarren postua lortu zuen, eta laugarrena, Erromako U19 Munduko Txapelketan. Bi ekitaldietan, goleatzailerik onena izan zen. Helduen selekzioan, 2015eko urtarrilean egin zuen debuta[2]. 2015ean, 20 urtez azpiko Munduko Kopan, parte hartu zuen, eta zazpigarren izan zen.

Hungariako emakumezkoen waterpolo taldeko kide izan zen 2017ko Munduko Igeriketa Txapelketan[3]. Laugarren sailkatu zen selekzioarekin 2018ko Munduko Kopan eta 2019ko Munduko Kopan.

2020ko irailean, Hungariako Kopa irabazi zuen[4]. 2021era atzeratutako Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortuko zuen taldeko kide izan zen[5].

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, AEBkoaren (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Edina Gangl, Krisztina Garda, Gréta Gurisatti, Anikó Gyöngyössy, Anna Illés, Rita Keszthelyi, Dóra Leimeter, Alda Magyari, Rebecca Parkes, Natasa Rybanska, Dorottya Szilágyi, Gabriella Szűcs eta Vanda Vályi-k[6][7].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[8].

Europako Txapelketa

  • brontzezko domina: 2020

Europako Kopa

  • brontzezko domina: 2019

Unibertsiada

  • zilarrezko domina: 2017

U18 Munduko Kopa

  • zilarrezko domina: 2012
  • brontzezko domina: 2014
  • goleatzailerik onena: 2014

U19 Europako Txapelketa

  • zilarrezko domina: 2012
  • goleatzailerik onena: 2014

U17 Europako Txapelketa

  • zilarrezko domina: 2011

LEN Kopa

  • urrezko domina: 2018
  • brontzezko domina: 2017

Europako Superkopa

  • urrezko domina: 2019

Hungariako txapelketa

  • zilarrezko domina: 2014, 2016, 2018, 2019, 2021
  • brontzezko domina: 2013, 2015, 2017

Hungariako Kopa

  • urrezko domina: 2013, 2019, 2020
  • zilarrezko domina: 2014, 2017
  • brontzezko domina: 2015, 2016, 2018

Sariak

  • Hungariako Merezimenduko Urrezko Gurutzea (2021)[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Vízilabda: Eb-ezüstérmes a női ifi csapat![Betiko hautsitako esteka] osszetevok.hu (2011-08-29) (2017-07-27an begiratua)[
  2. a b Erzsébet, Körmendi. (2012-12-09). «DUOL - Junior vízilabda vb - Ismét ezüstben a Mihók-lányok» DUOL - Junior vízilabda vb - Ismét ezüstben a Mihók-lányok (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. (Hungarieraz) Zoltán, Csizmazia. (2017-06-23). «Kihirdették a női vízilabda-válogatott vb-keretét» index.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. (Hungarieraz) GÁBOR, BÁNFALVI SZABOLCS, LAKNER. (2020-09-08). «Női vízi MK: fordulatos bronzcsata végén BVSC-siker az FTC ellen -» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  5. (Hungarieraz) percre), SZŰCS ANDRÁS (összefoglaló), HARMATH ÁKOS (percről. (2021-08-07). «Tokió 2020: két góllal legyőzte a női válogatott az oroszokat, megv» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  6. «Gréta Gurisatti» olympedia.org 2022-01-28an. begiratua(Ingelesez)
  7. «Gréta Gurisatti» Olympics.com 2022-01-28an begiratua (Gaztelaniaz)
  8. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  9. https://web.archive.org/web/20211016103332/https://www.origo.hu/sport/egyeni/20211015-allami-kitunteteseket-kaptak-olimpiai-es-paralimpiai-jatekokon-sikeres-sportolok.html

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]