Gtranslator | |
---|---|
Jatorria | |
Azken bertsioa | 3.32.1 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C |
Irakur dezake | UNIX-moduko |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
wiki.gnome.org… | |
Iturri-kodea | https://gitlab.gnome.org/GNOME/gtranslator.git |
Gtranslator itzulpenak, lokalizazioak kudeatzeko tresna sinple eta erabilerraza da, itzultzaileen produktibitateari begira garatua. PO fitxategiak eta antzeko fitxategiak editatzeko aukera ona ematen du lokalizazioak egiteko fitxategi mota erabilienak editatzeko balio du. Hainbat gettext sistematako fitxategiekin ondo moldatzen da. Badauzka "bilatu/ordeztu" bezalako tresna erabilgarriak. Itzulpen memoriak sortzeko eta erabiltzeko aukera. Hainbat itzultzaile batera lan egiteko aukera. Beste itzultzaileen iruzkinak ikusteko, gordetzeko eta erakusteko aukera.
Gtranslator hainbat plugin ezartzeko aukera ematen du, beste hizkuntzetan egin diren itzulpenak ikusteko aukera, etiketak ezartzeko eta editatzeko aukera, Open Tran itzulpen memoriak erabiltzeko aukera, Subversion softwarearekin bat egiteko aukera eta iturburu kodea zuzenean ikusteko aukera.
Gtranslator software librea da. C erabili da GNOME inguruan erabiltzeko. GPL lizentziapean eskaintzen da.
Gtranslator euskaraz erabiltzerik badago[1]. Hura instalatzeko, GNU/Linuxeko bertsio batzuetan terminalean "sudo apt-get install Gtranslator", "yum install Gtranslator" edo antzeko zerbait idatzi behar da.