Guillermo de Torre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Guillermo |
Jaiotza | Madril, 1900 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Buenos Aires, 1971ko urtarrilaren 14a (70/71 urte) |
Hobiratze lekua | La Recoleta hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Norah Borges (1928 - 1971ko urtarrilaren 14a) |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, itzultzailea eta literatura-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Buenos Airesko Unibertsitatea |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera |
Guillermo de Torre Ballesteros (Madril, 1900-Buenos Aires, 1971ko urtarrilaren 14) 27ko Belaunaldiaren idazlea izan zen, ultraismo eta futurismoarekin lotuta, saiakeragilea, arte kritikaria eta literatura kritikaria. Espainiako Gerra Zibilan erbesteratu behar izan zen, Argentinan egokituz. Norah Borgesekin, Jorge Luis Borgesen arrebarekin, ezkondu zen.[1]
Zuzenbidean lizentziatu zen, baina ezin izan zuen karrera diplomatikoa hasi gorreria zuelako; beraz, bere hizkuntza-ezagutzak erabili zituen abangoardia historikoko talde aktiboenekin nazioarteko korrespondentzia handia izateko. Espainiar arte eta literatur kritikari garrantzitsuenetakotzat hartzen da, eta, bere hastapenetan, ultraismo literarioaren bultzatzaileen artean egon zen.
1918an Vicente Huidobro ezagutu zuen Pombo kafetegian eta bertan Ramón Gómez de la Serna abangoardistak animatzen zuen tertulian parte hartu zuen; ondoren, Rafael Cansinos Assénsen tertulia ibiltarian ibili zen eta, 1919ko otsailaren 19an, ultraismoaren manifestuan parte hartu ondoren. Garai hartako abangoardien ia aldizkari eta antologia guztietan kolaboratu zuen: Cervantes, Ultra, Tableros, Horizontes, Cosmópolis, baita ere nazioarteko batzuetan, esaterako Manomètre.
1923an Hélices poema-liburua argitaratu zuenean, ultraismora ere atxikia, amaitutzat eman zuen bere alderdi sortzailea, eta saiakera literario eta artistikoa lantzera bideratu zen behin betiko, non abangoardietako fenomeno estetikoaren aditu gisa nabarmendu baitzen; itzulpenari ere eman zitzaion. 1925ean oso garrantzitsua izan zen Literaturas europeas de vanguardia lana plazaratu zuen.
Bere kolaborazioek gero eta prestigio gehiago zuten eta garrantzi handiko hedbideetan kolaboratu zuen: Revista de Occidente, Sur, El Sol; azken honetan erredaktorea izan zen. Ernesto Giménez Caballerorekin batera, 1927an, La Gaceta Literaria sortu zuen. Hurrengo urtean, 1928an, Norah Borges margolari argentinarrarekin ezkondu zen. Bikotea Madrilen bizi zen. Militarren estatu kolpearen ondoren, senar-emazteek Parisetik Errepublikarekin kolaboratu zuten. Ondoren, Buenos Airesera joan ziren.
1938an, Gonzalo Losada, Attilio Rossi, Amado Alonso eta Pedro Henríquez Ureñarekin batera, Losada Argitaletxea sortu zuen, Iberoamerika osoko argitalpen-industrian mugarri izan zen argitaletxea.
1956tik Buenos Airesko Unibertsitateko katedraduna izan zen; bere zahartzaroan ia itsu geratu zen, bere koinatu Jorge Luis Borges bezala; hiri horretan hil zen 1971ko urtarrilaren 14an. Bere gorpuzkinak, hiri horretako La Recoleta hilerrian daude, bere emazte Norahrekin eta bere amaginarreba zenarekin Leonor Acevedo Suarezekin batera.[2][3][4]
Intelektual askorekin Guillermo de Torrek izandako korrespondentzia argitaru da: Rafael Cansinos Assens, Juan Ramón Jiménez, Ramón Gómez de la Serna, Federico García Lorca, Ernesto Giménez Caballero.