Guiri («giri» ahoskatua) Espainian Europa iparraldeko eta anglosaxoi jatorriko atzerritar turistak eta bisitariak izendatzeko erabiltzen den lagunarteko gaztelaniazko hitza da. Ez da, bere horretan, hitz gutxiesgarritzat hartzen[1].
Giristino euskal hitzetik dator, karlistek liberalei mespretxuz deitzeko erabiltzen zutena, Maria Kristina Borboikoari erreferentzia eginez. Frankismo garaian, polizia eta guardia zibilak izendatzeko terminoa ere izan zen, kataluniar kultura zapaltzen zutelako mespretxuz.