HSV kolore-eredua

HSV eredua zirkulu kromatiko baten itxurapean.

HSV eredua (ingelesezko Hue, Saturation, ValueTonua, Asetasuna, Balioa), halaber HSB eredua (Hue, Saturation, BrightnessTonua, Asetasuna, Distira), kolore-eredu bat da, definitzen dituen hiru osagaiekin izendatua eta batez ere informatikan erabilia.

RGB kolore-ereduaren ordezko adierazpena da, 1970eko hamarkadan ordenagailu bidezko grafikoen ikertzaileek diseinatua, giza ikuspegiak koloreak hautemateko modutik hurbiltzeko. Eredu honetan, tonu bakoitzeko koloreak biribilean antolatuta daude, kolore neutroko ardatz zentral baten inguruan, behean beltzetik hasi eta goian zuriraino doana.

Tonua zirkulu kromatikoan agertzen den angeluaren arabera definitzen da:

Asetasuna kolorearen intentsitatea da :

  • % 0 eta % 100 artean adierazten da
  • asetasuna txikia bada, kolorea grisagoa izango da, eta ahulagoa emango du

Distira edo balioa kolorearen bizitasuna da:

  • % 0 eta % 100 artean adierazten da
  • balioa are txikiagoa, kolorea are ilunagoa da. la valeur d'une couleur est faible, plus la couleur est sombre. 0 balioduna beltza da.

Ohikoa da programa edo aplikazio baterako kolore egokia aukeratu nahi izatea, eta, hala bada, oso erabilgarria da HSV kolore-ereduko zirkulu kromatikoa. Bertan, tonua zirkulu batez irudikatzen da; eta hiruki bereizi bat kolorearen asetasuna eta balioa adierazteko erabil daiteke. Normalean, hirukiaren ardatz horizontalak asetasuna adierazten du, eta ardatz bertikalak, berriz, kolorearen balioa. Horrela, kolore bat aukeratu daiteke lehenik zirkulu baten tonua hartzean, eta, ondoren, hirukian nahi den kolorearen asetasuna eta balioa hautatzean.

HSV eta RGB arteko aldatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HSV eta RGB kolore-ereduen arteko erkatzea.

non r, g, b RGB ereduaren koordenatuak dira,

non t, s, v HSV ereduaren koordenatuak dira.

max: r, g eta b arteko balio handiena; eta min txikiena.

RGB eredutik HSV eredura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HSV eredutik RGB eredura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]