Hadewijch Anbereskoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1200 |
Herrialdea | Brabanteko dukerria |
Heriotza | Anberes, 1260(e)ko hamarkada (59/69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Middle Dutch (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, mistikoa, musikaria eta begina |
Santutegia | |
Apirilaren 22 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Hadewijch Anbereskoa edo Hadewijch Brabantekoa (Brabanteko dukerria, XIII. mendea) poeta eta idazle mistiko kristaua izan zen, beginen mugimendukoa.
Oso gutxi dakigu Hadewijchen bizitzaz, bere idatzietatik dakiguna bakarrik. Uste da XII. mendearen bukaeran jaio zela Anberesen, Brabanteko dukerrian (Germaniar Inperio Sakroaren barruan zegoena garai hartan). Bere heriotza XIII. mendearen erdia pasata gertatu zela uste da, 1260 aldera Nivellesen.[1]
Beginen taldekoa zen. Emakume laiko katolikoak ziren, komunitatean bizi zirenak, baina moja izan gabe eta hierarkiarik gabe. Urtero berritzen zuten kastitate botoak egiten zituzten.[2] Kontenplazioa egiten zuten eta gaixo eta behartsuei laguntza ematen aritzen ziren.[3]
Bere gutunetan islatzen denez, begina etxe bateko burua izan zen, baina aurkakotasunengatik, leku batetik bestera alderrai bizitzera bultzatu zuten[4]
XIX. mendean moja problematiko bat zela uste zuten ikerlariek, baina gaur egun ez da horrelakorik uste. Era berean, garai batean uste zuten abade andrea zela, seguruena Aywièresen hil zena 1248an (komentu horretan Lutgard santua bizi izan zen garai hartan) eta gaur egungo ikerlariek ez dela posible uste dute. Erreferentzia Paul Mommaers-en idatziak. http://www.dbnl.org/tekst/_vad004vade02_01/index.htm C.P. Serrure (ed.), Vaderlandsch museum voor Nederduitsche letterkunde, oudheid en geschiedenis, II] (C. Annoot-Braeckman, Gent 1858), pp. 136-145.
Familia onekoa (noblekoa) zela uste da: bere idatziek erakusten dute ondo ezagutzen zituela bai hainbat hizkuntzetan idatzitako literatura lanak eta teologia tratatuak (latinez, frantsesez, etab.), bai eta Frantziako gorteko poesia, emakumeek ikastea ohikoa ez zen garai batean.[5]
Garaiko ohitura jarraitu eta latinez idatzi ordez, bere lurraldeko hizkuntzan idatzi zuen: Brabanten hitz egiten zen erdiko neerlanderaz; eta hizkuntza horretan daude, gaur egun arte iritsi diren lan gehienak, nahiz eta bere eskuz idatzitako eskuizkriburik ez den Erdi Arotik gaur egun arte iritsi. Hala ere, esan dugun bezala bazekien latina.[5]
Beste idazle beginekin harremana izan zuen Beatriz Nazaretekoarekin eta Matilde Magdeburgokoarekin, esate baterako. Gainera, bere lanetan, Bernardo Claravalgoaren, Guillermo Saint Thierrykoaren eta Ricardo San Víctorkoaren lanak irakurri izanaren eragina nabari da.[6]. Beste idazle bazuengan ere eragin zuen berak. Horrela, Jan van Ruusbroecengan eragin handia izan zuen bere lanak, bai haren teologian bai eta mistikan.
Bere idatzietan bere esperientzia mistikoak azaldu nahi izan zituen (Bisioak lanean), baina bere gutunak eta poesiak ere gorde dira (Mengeldichten).[7]
Bost idatzi talde iritsi dira gaurdaino:[9] poesia, bi talde Estantzatan, alegia, estrofatan edo bertsotan antolatutako poemak (Strophische Gedichten) eta bi lerroko koplak edo poemak (Mengeldichten); bere bisio erlijiosoen deskribapenak; eta prosazko gutunak. There are two groups of poetry: . Finally there is the "Lijst der volmaakten" ("list of the perfect ones").
Strophische Gedichten, Liederen kantak edo poema lirikoak berrogeita bost dira; bere garaiko trobadoreek edota minnesingerrek egiten zuten erara idatzitakoak, baina neerlanderaz eta gorteko gaiak, Jainkoarekiko maitasun sublimatuari buruz ari zirenak[10] Horietako asko beste latinezko edo beste hizkuntzetako kantuen kontrafaktuak dira (alegia musika berdinarekin letra aldatuta), neerlanderaz, eta izena aldatuta "Liederen" izenarekin (‘kantuak’). Errekonsturkzioak egin dira eta grabatu.[11]
Mengeldichten edo Berijmde brieven ‘gutun errimatuak’ hamasei dira eta poema didaktikoak dira. Sinpleagoak dira, gutun eran idatziak, bi lerroko kopla errimatuetan. Kristautasunaren gaiak jorratzen dituzte. Ez da uste guztiak benetakoak direnik.
Hadewijchen Visioenenboek (‘Ikuskarien liburua’), mota horretako idatzirik goitiarrenetako bat da eta 1240ko hamarkadan idatzi zela uste da. Hadewijchen eta Kristoren arteko elkarrizketa bisionarioa da. Hizkuntza arruntean egindako erlijio irakaskuntza da helburua.[12]
Hogeita hamar dira iritsi zaizkigunak.[13] Horietan Hadewijchek bere ikuspuntuak azaltzen ditu eta haren bizitzari testuingurua ematen diote.
Lijst der volmaakten (‘perfektuen zerrenda') ikuskarien eskuizkribu batzuetan ageri da eta bertsotan egindako poemen eskuizkriburik berrienetako batean. Hainbat santuren zerrenda da. Haien artean Bernardo Clairvauxkoa dago, baina baita inkisizioak kondenatu zuen begina bat.
2022an, Hadewijch santuen egutegian sartu zuten eta apirilaren 22a da bere eguna.[14]