Hadji Murat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Khunzakh (en) , 1790eko hamarkadaren bukaera |
Heriotza | Şəki, 1852ko maiatzaren 5a (56/57 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Hadji Murat (Tolstoi) | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Josu Zabaleta itzultzailea, Tolstoiren "Hadji Murat" obrako pasartea irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2017 |
Orrialdeak | 229 |
ISBN | 978-84-9451-786-0 |
Itzultzailea | Josu Zabaleta |
Hadji-Murat (errusieraz, Хаджи-Мурат, Hadzhí Murat, avarera, Khadji Murad, turkieraz, Hacı Murat ; Khunzakh, gaur egungo Dagestan, 1790eko hamarkadaren bukaera - Şəki, Azerbaijan, 1852ko maiatzaren 5agreg./apirilaren 23ajul.) abariarren erresistentziako buruzagi nagusienetako bat izan zen.
Hasieran Khunzakheko khana (bere ugatz-familiakoa) errusiarren aliatua zenez, Hadji-Muratek ere errusiarren alde borrokatu zuen eta erresistentziako buruzagien kontra. 1834an Hamzat-bekek Khunzakheko khana eta haren familia osoa hilarazi zituen, lurralde hau konkistatu ondoren. Urte honetan bertan, Hadji-Muratek bere anaia Osmanekin batera, Hamzat-bek hil zuten mendeku gisa. 1840. urtean, Ahmed Khan arerioak Hadji-Murat salatu eta errusiarrek Vorontsov jeneralaren kuartelera zeramatela ihes egitea lortu zuen, bere burua mendiko erroitz batetik amilduz. Elur biguinak erorikoa motelduta, bizirik ateratzea lortu zuen, soldadu errusiarrek ordea, hiltzat eman zuten. Azken hauek Hadji-Murati bere ganadua konfiskatu zioten eta etxea erre.
Gauzak horrela, Shamil imanaren mende jartzea erabaki zuen, harekin batera Dagestango beste hainbat tribuk egin zuten bezalaxe. Imanak bere ordezkari izendatu eta handik gutxira aipatutako bi buruzagiak menditarren erresistentziaren buruzagi nagusi bilakatu ziren.
Hala eta guztiz ere, bi buruzagien harremanak ez ziren oso onak, Hadji-Muratek Shamilek bere semea bere jabetzen ondorengoa izatea publikoki salatu zuen. Adierazpen hauek Shamil sutu eta Hadji-Murat kargutik kendu eta preso hartzen saiatu zen, azken honek ordea ihes egitea lortu zuen. Shamilek bere ordezkaria zena hurbilarazi eta epaitzeko, haren emazte eta seme-alabak preso hartu zituen, honek Hadji-Murat errusiarren aldera igarotzea eragin zuen. Errusiarren artean zenbait hilabete igaro ondoren, bere seme-alabak eta emaztea berreskuratzeko itxaropena galdu zuen, armada honek ez zuelako inolako asmorik Hadji-Murati laguntzeko, beraz, errusiarren atzaparretatik ihes egitea erabaki zuen, baita lortu ere. Hadji-Muratek etsai asko zituen ordea, hauek errusiarrekin batera bere bila hasi ziren, arrapatu eta buru moztu zioten arte. Bere burua, jendea beldurtzeko asmoz, Kaukason herriz-herri erabili zuten, ondoren Tibilisetik San Petersburgoko Errusiako Erlijioaren Museo Estatalera eraman zuten eta bertan egon da orain dela gutxi Dagestanera eraman zuten arte, bere gorputzarekin batera lurperatzeko.
Lev Tolstoi idazle errusiarrak idatzitako Hadji-Murat (1912) eleberriak gerlari honen bizitza eta bere guduak kontatzen ditu. Bestalde, Agi Murad il diavolo bianco (1959) Muratek errusiarren aurka izan zituen guduak kontatzen dituen film italiar bat da.
Hadji-Murat liburua euskaraz eskuragai, ISBN: 9 788494 517860
Shapi Kaziev. Shamil imana. "Molodaya Gvardiya" publishers. Mosku, 2001, 2003, 2006, 2010. (Ingelesez)