Haikouichthys | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Ordena | Myllokunmingiida (en) |
Familia | Myllokunmingiidae (en) |
Generoa | Haikouichthys [[|]] |
Haikouichthys (grezieraz: Haikouko arraina; Ιχθυο, arraina) duela 535 eta 520 milioi urte inguru, Kanbriarreko eztandan, bizi izan zen kraniatu-genero desagertua da. Garezur definitu bat eta beste ezaugarri batzuk zituen, zeinei esker benetako garezurdun ornodun gisa sailkatu ahal izan da; lehen, arrain gisa ere ezagun egin zen, baina ez ditu ezaugarri guztiak arrainen taldean sartzeko.[1][2]
Behe Kanbriarrean bizi izan zen eta Maotianshaneko eskistoetan aurkitu zuten Qiongzhusi Formazioan, Eoredlichia eremuan, Haikoutik gertu, Ercaicunen, Kunmingen (Yunnan, Txina).[1]