Hana-Rawhiti Maipi-Clarke | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | 2002ko iraila (22 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, aktibista eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Te Pāti Māori (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Hana-Rawhiti Kareariki Maipi-Clarke (2002 - ) Zeelanda Berriko politikari bat da, Te Pāti Māoriko kidea eta Parlamentaria 2023ko hauteskundeetatik. 1853an hautatu zuten James Stuart-Wortleyren ostean inoiz egondako parlamentaririk gazteena da.
Maipi-Clarkeren arbasoak Waikato, Ngāpuhi, Ngāti Porou, Te Āti Awa, eta Ngāi Tahun bizi ziren[1][2]. Potaka Maipi kazetaria bere aita da[3]. Hana Te Hemara maorieraren aktibistaren biloba da. Hamiltonen estatua kentzea bultzatu zuen Taitimu Maipiren biloba da ere[4]. Era berean, Wi Kateneren ondorengoa da, Zeelanda Berrian inoiz aukeratutako lehenengo parlamentario maoria.
2024ko azaroaren 14an mundu osoan hedatu zen ekintza baten protagonista izan zen, maorien eta Monarkiaren arteko harremana berrikusteko eztabaida batean. Protesta gisa Itunaren Printzipioen Legea erditik apurtu zuen, eta Ka Mate haka egin zuen. Gerry Bronwlee parlamentuko presidenteak saioa eten zuen eta Maipi-Clarke egun batez kaleratu zuen Parlamentutik[5][6].