Hanlin Akademia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | akademia |
Herrialdea | Tang dinastia |
Historia | |
Sorrera | VIII. mendea |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1911 |
Hanlin Akademia (翰林院) (euskaraz "Pintzelen basoko patioa") Txinako Tang dinastiako Xuanzong enperadoreak VIII. mendean sortutako erakunde akademiko eta administratiboa izan zen.[1]
Goi funtzionarioen eliteko talde bat bakarrik izan zitekeen akademiako kide. Talde horrek idazkaritza- eta literatura-lanak egiten zituen gorte inperialerako. Bere zeregin nagusietako bat Konfuzioko testu klasikoen interpretazioa erabakitzea zen. Honek azterketa inperialen oinarriak ezarri zituen, burokrata-hautagaiek goragoko postuak lortzeko gainditu behar zituztenak. Gortearentzat lan egiten zuten pintoreak ere Akademiari atxikita zeuden.[2]
Hanlin Akademiaren menpe itzultzaileen departamentua zegoen. 1407an sortua, Zheng He Indiako ozeanora joan zen lehen espedizioaren ondoren, departamenduak atzerriko enbaxadoreen gutunekin lan egin zuen eta atzerriko hizkeretan espezialistak prestatzen zituen. Yurchen, mongoliera, tibetera, huia, persiera, arabiera, birmaniera eta Txinako "ehun tribuetako" beste hizkuntza batzuk erabiltzen zituzten. 1511 eta 1579an Bai etniako hizkuntza sailak gehitu ziren.[3]
Akademiak su hartu zuen 1900. urtean, Txinaren eta Mendebaldeko potentzien arteko gerran, Boxerren altxamendua izenekoan, eta berreskuratu ezin ziren obra ugari galdu ziren. 1911ko Iraultzaren ondoren, behin betiko itxi zuten.[4]
Hauek dira Akademiaren partaide ospetsuenak: