Hannah Collins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1956 (67/68 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Slade School of Fine Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, zinemagilea, zinema ekoizlea, artista bisuala eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Arte garaikidea |
hannahcollins.net eta hannahcollins.net |
Hannah Collins (Londres, Erresuma Batua, 1956) britainiar artista, irakaslea, argazkilaria, zinemagilea eta zinema ekoizlea da.[1]
Collinsek Londresko Slade Shool of Fine Arts-en (1974-78) eta Ameriketako Estatu Batuetan Fulbright beka batekin (1978-79) ikasi zuen. Artista plastikoa izateaz gain, irakaslea izan da Kaliforniako Davis Unibertsitatean eta Londresko Royal College of Art delakoan. 2007-2008an irakasle gonbidatua izan zen Le Fresnoyn, Roubaixen, Arts Contemporains-en Studio nazionalean.[2]
Hannah Collins Bartzelona eta Londresen artean bizi da.'[3]
Collinsen lanak oroimenaren, historiaren eta mundu modernoko egunerokotasunaren esperientzia kolektiboetan jartzen du arreta. Ezaguna da bere argazki-instalazioengatik, baina ijitoei buruzko filmak ere zuzendu ditu Espainian eta Errusiako landa-herri batean.[4]
Hainbat zinema-jaialditan eta nazioarteko ekitaldietan parte hartu du, hala nola Veneziako (1988 eta 2011) eta Istanbuleko (1992) biurtekoetan.
Bereziki aipatzekoak dira bere erakusketak, besteak beste, Institute of Contemporary Arten (Londres, 1989); Tate Gallery (Londres, 2000); Centre for Contemporary Art (Varsovia, 1993); Centre d’Art Santa Mónica (Bartzelona, 1993); Centre for Contemporary Arts (Glasgow, Erresuma Batua, 1996); Irish Museum of Modern Art (Dublín, 1996); Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia, 1996); Peer Foundation (Londres, 2003); Malagako Arte Garaikideko Zentroa (2003); Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Museoa-Museoa (2008); Centro Georges Pompidou (Paris, 2009); Suñol Fundazioa Bartzelonan (2012), Sprengel Museum (Hanóver, Alemania, 2015), Reina Sofía Museoa (Madril), MACBA (Bartzelona), Dallas Museum of Art, MNHA Luxemarte,edo Arte Garikideko Helga de Alvear Museoa.[5][6][7][8][2]