Hao Ting | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Yancheng, 2001eko martxoaren 23a (23 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta erritmikoa |
Hao Ting (txinera sinplifikatuz: 郝婷; Yancheng, Txinako Herri Errepublika, 2001eko martxoaren 23a) gimnastika erritmikoan, taldeen modalitatean, lehiatzen den kirolaria da.[1]
Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen, eta urrezko domina bat lortu zuen Parisen 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, taldekako proban (Guo Qiqi, Huang Zhangjiayang, Wang Lanjing eta Ding Xinyekin batera), eta laugarren postua Tokion 2020n Udako Olinpiar Jokoetan, proba berean.[1][2]
Hiru domina irabazi zituen 2023ko Gimnastika Erritmikoko Munduko Txapelketan, urrea 5eko proban uztaiarekin eta zilarra lehiaketa osoan eta 3koa zintarekin + 2koa pilotarekin.[3]
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris Frantzia | Multzoak | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2023 | Valentzia Espainia | 5 uztaiarekin | |
2023 | Valentzia Espainia | Lehiaketa osoa | |
2023 | Valentzia Espainia | 3 zintarekin + 2 pilotarekin |