Hard Target | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1993 | |||
Izenburua | Hard Target | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | ekintza-filma, thrillerra eta martial arts film (en) | |||
Iraupena | 95 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | John Woo | |||
Gidoigilea(k) | Chuck Pfarrer | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | James Jacks Sean Daniel Sam Raimi | |||
Konpainia ekoizlea | Raimi Pictures (en) | |||
Edizioa | Bob Murawski (mul) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Graeme Revell | |||
Argazki-zuzendaria | Russell Carpenter | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New Orleans | |||
Argumentu nagusia | Mendekua | |||
universalstudiosentertainment.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Hard Target (euskaraz Jomuga Gogorra) 1993ko John Woo hongkondar zinema zuzendariaren ekintza film bat da. Jean-Claude Van Damme, Lance Henriksen, Arnold Vosloo, Yancy Butler eta Wilford Brimley aktoreek antzeztu zuten.
1932ko The Most Dangerous Game filmaren berregokitzapena da, eta era berean, film hura Richard Conell idazlearen 1923ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua zegoen.
John Wooren Hollywoodeko estreineko filma izan zen.
Hasiera batean protagonistaren papera Kurt Russell aktoreak eskeini zitzaion, baina jada Tombstone filma antzezten ari zenez, Van Dammek papera eskuratu zuen.
2016an Hard Target 2 izeneko jarraipena estreinatu zen.
New Orleans. Fouchon eta Van Cleaf (Lance Henriksen eta Arnold Vosloo) gupidagabeek hiria beren ehizaleku partikularra bilakatu dute, bertan beren hiltzaileek gerra beteranoak animaliak bailiran bezala ehizatzen dituzten txapelketa ankerrak antolatzen dituzte, aurrez beteranoei jokoan parte hartu dezaten bizirik ateraz gero 10.000 dolar emango dizkietela hitzematen diete. Halere, joko odoltsu honetan parte hartzen duen zorigaiztokoa beterano oro diru saririk kobratu gabe hiltzen da. Baina egun batez Chance Boudreauxek (Jean Claude Van Damme) jokoan parte hartzea erabakitzen duenean gauzak aldatu egingo dira... Chance ez da heroi zintzo eta onbera, merkatal marinelen sindikatuarekin duen zorra kitatzeko behar dituen 217 dolarrak kobratu asmo duen cajun bakartia baizik, gainera aurrez jokoan parte hartu eta hil duten bere lagun Elijah Roper (Willie C. Carpenter) beterano etxegabea ere mendekatu nahi du.