Harold Jeffreys Ingalaterrako astronomoa (Durham, 1891ko apirilaren 22a - Cambridge, 1989ko martxoaren 18a). Eguzki-sistemaren sorrerari buruzko teoria bat eman zuen, Jeansekin batera. Lurraren egiturari eta itxurari buruzko azterketak egin zituen. Royal Astronomical Society eta International Seismological Association elkarteetako lehendakaria izan zen. Haren lan aipagarrienak The Earth (1929, Lurra) eta Methods of Mathematical Physics (1946, Matematika fisikoko metodoak, Bertha S. Jeffreysekin eginiko lana).