Harrizko zuhaitza

Harrizko zuhaitza, Andeetako ordokian.

Harrizko zuhaitza (gaztelaniaz Árbol de Piedra) monumentu natural bat da, Siloli basamortuan, hareatza batean aurkitzen diren irudi askotako harri bolkanikoen multo batean nabarmentzen dena. Eduardo Abaroa Andetar Faunaren Erreserba Nazionalaren sarreran dago, Boliviako Potosiko departamenduan. Bere itxura berezia da interes turistikoa ematen dion osagaia. Eguneko edozein ordutan bisitatzen da. Bertan, gehienez ere, ordu erdi ematen da, argazkiren batzuk egiteko erabiltzen den denbora, aurreikusitako aktibitate bakarra.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
22°03′06″S 67°53′00″W / 22.05167°S 67.88333°W / -22.05167; -67.88333