Hauho | |||
---|---|---|---|
| |||
Berezko izena | Hauhon kunta | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Eskualdea | Hegoaldeko Finlandia | ||
Lurraldea | Kanta-Häme | ||
Alkatea | Juho Ainasoja | ||
![]() | |||
Azalera | 443,1 km² | ||
Biztanleria | 3 983 | ||
Dentsitatea | 9,01 bizt/km² | ||
Sorrera | 1868 | ||
Web gune ofiziala (Ingelesez) |
Hauho, Helsinkitik 133 kmtara dagoen herria da. 4.000 biztanlera iristen ez den herri honek, turista asko erakartzen ditu bere paisaia natural paregabeagatik eta janari bikainak prestatzen dituzten pentsioengatik. Finlandian oso ohikoa den baso eta lakuen paisaia kontuan hartuz, arrantza, dantza, ekitazio eta hainbat ibilaldi antolatzen dira herrian astero.
Herriak, hainbat turista jasotzen ditu urte osoan zehar, batez ere Finlandiako hiri handitakoak.
Hovinkartano herri honetan zergarik ordaintzen ez zuen noble familia baten jauregi eta nekazal-etxea izan zen, 1830. urtean eraikia. Finlandia osoan mota honetako oso jauregi gutxi daude, eta urte osoan zehar hainbat bisitari erakartzen ditu. Maiatzetik-Urrira dago irekia eta jatetxe zerbitzua eskaintzen du.
Harri grisez eraikitako eliza XV. mendean eraiki zen adituek diotenez, nahiz eta eraikuntzan erabilitako materialek 1784 urteko datazioa daukate. Elizak zurezko hainbat eskultura ditu.