Haurdunaldiko hiperemesi

Haurdunaldiko hiperemesi
Deskribapena
Motacomplications of pregnancy (en) Itzuli, morning sickness (en) Itzuli
complication (en) Itzuli
EspezialitateaObstetrizia
Sintoma(k)hiperemesi grabidiko arina
Identifikatzaileak
GNS-10O21.1
GNS-9643
DiseasesDB6227
MedlinePlus001499
eMedicine001499
MeSHD006939
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Haurdunaldiko hiperemesia edo hiperemesi grabidikoa[1] haurdunaldian ohikoak diren gorakoak, oso ugariak eta denbora luzean irauten dutenak.[2] Haurdunarengan oso ohikoak diren goragaleak eta gorakoak bezala, hiperemesia 5 aste inguruan agertzen da eta 20ak baino lehen konpontzen dira, eta, oro har, eragindako emakumeak elikagaiak eta likidoak modu desegokian jatea saihesten du.[3]

Hiperemesis hitzak gorakoen gehiegizko kopurua esan nahi du, eta haurdunaldien % 0,3tik % 2ra bitartekoetan gertatzen da.[4]

Gaitz fisiko hau nahasmendu psikologikoekin edota psikiatrikoekin nahastu izan da urteetan, eta arreta deitzeko estrategia zela ulertzen zuten medikuek, baita abortua gauzatzeko nahi ezkutua adierazten zuela ere.[5][6][7][8]

1930. hamarkadan, haurdun zeuden emakumeak botaka egiten zutenean komunera lagundu edo konketa bat hurbildu beharrean gonbitoarekin uzten zituzten ohean eta emakumeek neurosia zutela ondorioztatzen zuten.[9][8]

Etengabeko botakek eragiten duten osasun larrialdia dela emakume asko ospitalizatzen dituzte. Ospitalizazioan jasotzen duten egungo tratamendua isolamendua da. Gela ilunetan sartu, bisitak debekatu eta mugikorra kentzen diete.[8] Izan ere, erabili den teoriaren arabera, ustezko abortu nahi inkontziente gainditzeko bidea isolamendua litzateke.[8] Azken urteetan praktika misoginoa dela onartu bada ere, Europako hainbat herrialdeetan mantentzen da, besteak beste, Frantzian, non herrialde honetako ginekologo eta obtetren eskolak praktika hau deitoratu zuen 2022an.[8]

Aurkikuntza berriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marlena Fejzok, estatubatuar genetista, gaitz honen jatorri fisikoa ikertzen hasi zen bere bigarren haurdunaldia eta gero, non etengabeko botakaren ondoriozko abortua izan zuen. Hogei urtez aritu zen gaitza ikerkertzen genetikoa zela ondorioztatu eta eragiten duen proteina aurkitu arte, GDF15-a.[10] [11][8] Ikerketarako diru laguntzak eta giza baliabideak HER Fundazioaren eta Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatean dute jatorria.[11] Momentuz ez da botikarik, baina ikertzen ari dira.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  3. (Gaztelaniaz) Anomalías del embarazo. in: Manual Merck de Información Médica para el Hogar..
  4. (Ingelesez) Wilcox, Susan Renee; Edelman, Alison; Logan, Judith R. (2008ko abendua). «Pregnancy, Hyperemesis Gravidarum» Emergency Medicine.
  5. Robertson, G. Gladstone. (1946-09-07). «NAUSEA AND VOMITING OF PREGNANCY: A STUDY IN PSYCHOSOMATIC AND SOCIAL MEDICINE» The Lancet 248 (6419): 336–341.  doi:10.1016/S0140-6736(46)90839-2. ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  6. «Hyperemesis Gravidarum: A Biopsychosocial Perspective» The International Journal of Psychiatry in Medicine  doi:https://doi.org/10.2190/BMXF-9PHY-R9KH-MC28..
  7. «‘Morning sickness’ in pregnancy loses psychogenic stigma» Current Psychiatry 7.
  8. a b c d e f (Gaztelaniaz) Callahan, Alice. (2023-03-19). «Su médico le dijo que su enfermedad era imaginaria. Esta científica se propuso descubrir la verdad» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  9. (Ingelesez) Atlee, H. B.. (1934-10). «Pernicious Vomiting of Pregnancy» BJOG: An International Journal of Obstetrics & Gynaecology 41 (5): 750–759.  doi:10.1111/j.1471-0528.1934.tb08804.x. ISSN 1470-0328. (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  10. (Gaztelaniaz) Press, Cadena SER,Agencia Europa. (2023-12-13). «Una doctora a la que acusaron de "exagerar" por sus vómitos durante el embarazo descubre el origen de estas náuseas» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  11. a b c (Gaztelaniaz) Alpañés, Enrique. (2023-12-13). «Le dijeron que los vómitos que acabaron con su embarazo eran fingidos. Más de 20 años después, esta genetista ha descubierto su origen» El País (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HER Foundation


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.