Haurren Eskubideen Batzordea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Committee on the Rights of the Child, Comité des droits de l'enfant, Comité de los Derechos del Niño, Комитет по правам ребенка eta FN:s kommitté för barnets rättigheter |
Izen laburra | CRC eta CRC |
Mota | erakundea, Nazio Batuek ezarritako erakundea eta treaty-based human rights body (en) ![]() |
Jarduera | |
Honen parte | Nazio Batuen sistema |
webgune ofiziala |
Haurren Eskubideen Batzordea (ingelesez, CRC) Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren (1989) aplikazioa gainbegiratzen eta ebaluatzen duen Nazio Batuen organoa da, adituez osatua.
Era berean Hitzarmenaren hautazko hiru protokoloak gainbegiratzen ditu, hau da,Gatazka armatuetan murgilduta dauden haurren gaineko borondatezko protokoloa (2000), Haurren salerosketa, haurren prostituzioa eta pornografiaren gaineko borondatezko protokoloa (2000) eta Komunikazio prozeduren gaineko borondatezko protokoloa (2011).[1] 2023ko maiatzetik Ann Marie Skelton da batzorde burua.[2]
Nazio Batuen Giza eskubideen tratatuetan oinarritutako hamar organoetako bat da.[3] Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak sortu zuen batzorde hau, 1991ko otsailaren 27an.[4] Hainbat herrialde eta sistema juridikoetako 18 kidek osatzen dute batzordea, «maila moral handiko» kideak eta giza eskubideen arloko adituak. Kideak Hitzarmenean parte hartzen duten estatuek izendatu eta aukeratzen dituzten arren, batzordekideek norberaren izenean jarduten dute, hau da, ez dituzte beren herrialdeetako gobernuak ordezkatzen, ez eta beste erakunde batzuk ere. Kideak lau urteko epealdirako hautatzen dira, eta haien izena berriro proposatuz gero, hautatuak izan daitezke berriro ere.
Hitzarmena berretsi duten 196 estatuek haurren eskubideen egoera nazionalari buruzko hasierako eta aldizkako txostenak aurkeztu beharko dizkiote batzordeari.[5] Batzordeak txosten bakoitza aztertu eta kezkak zein gomendioak egiten dizkio estatu bakoitzari. Hitzarmenaren betebehar jakin batzuen interpretazioari buruzko ohar orokorrak ere egiten ditu. Urtean behin, batzordeak txosten bat aurkeztu dio Nazio Batuen Batzar Nagusiko Hirugarren Batzordeari, Haurren Eskubideen Batzordeko lehendakariaren adierazpena ere entzun eta Batzarrak haurraren eskubideei buruzko ebazpena onartu du.[6]
Banakako kexak baldintza jakin batzuetan baino ezin ditu aztertu batzordeak, giza eskubideen nazioarteko itunek ezarritako beste batzorde batzuekin gertatzen den bezala.[7] Gendhun Choekyi Nyimaren kasua, 11. Panchen Lama, 1996ko maiatzaren 28an aztertu zuen batzordeak, baita hurrengo egunetan ere.
2014ko azaroan, lehen aldiz, Batzordeak Emakumearen aurkako bereizkeria-modu guztiak ezabatzeari buruzko Konbentzioarekin bat egin zuen, emakumeei eta neskei egiten zaizkien praktika kaltegarriak prebenitzeko eta ezabatzeko Estatuekdituzten betebeharren interpretazio zabala ezagutarazteko.[8]
Haurren Eskubideen Batzordeko egungo kideak Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Bulegoaren web orrian daude.[9] CRCko kide izandakoei buruzko informazioa web orri beretik dago lotuta. 2022an, Mikiko Otani, giza eskubideen nazioarteko abokatua batzordeburu hautatu bazuten ere,[10] Luis Pedernera, Uruguaiko aditua, ordeztuz,[11] 2023an, batzordearen 93. batzarrean Ann Marie Skelton, Hego Afrikakoa, izendatu zuten batzordeburu.[2]
Urtero, Haurren Eskubideen Batzordeak Eztabaida Orokorreko Nazioarteko Eguna ospatzen du. Egun horretan, gizarte zibileko aditu eta kideak biltzen dira, haurrak Batzordearekin dituen eskubideei buruzko gai garrantzitsuak eztabaidatzeko. 2021ean, Eztabaida Orokorraren Egunean, haurrentzako arreta instituzionalaren alternatibak aztertzen dira. Zehazki, helburu hau du: “haurrak babesteko sisteman esperientzia duten eta/edo edozein motatako zaintza alternatiboetan bizi diren haur eta gazteentzat konpromiso esanguratsua sortzea, kalitatezko arreta zer den adierazi eta lege- eta sistema-aldaketen alde egin dezaten”.[12]
2014ko otsailean, batzordeak, Eliza Katolikoko bi goi-funtzionario elkarrizketatu ondoren, zenbait ohar argitaratu zituen non elizak homosexualitateari, genero-berdintasunari eta abortuari buruz egindako irakaspenak kritikatzeaz gain haurren aurkako sexu abusuan inplikatutako elizgizonen kasuen kudeaketa ere gogor kritikatu zen.[13][14] Egoitza Santuak kritiken kontra agertu zen eta Silvano Tomasi artzapezpikuak, Nazio Batuetako Egoitza Santuko behatzaile iraunkorrak, sexu-eskubideen aldeko GKEek batzordean eragina izan zutela eta Nazio Batuetan haien "ildo ideologikoa indartu" zelaren susmoa zuela adierazi zuen. Sexu-abusu klerikaletik bizirik atera zirenen aldekoek pozik hartu zituzten batzordearen ondorioak.[15][16]