Haworthia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Asphodelaceae |
Subfamilia | Asphodeloideae |
Generoa | Haworthia |
Haworthia landare zukutsu txikiz osatutako genero bat da. Afrikako hegoaldean aurki daitezke, Mozanbike, Lesotho, Swazilandia eta Hego Afrikan. Aloe vezala Asphodeloideae subfamiliako kideak dira, eta normalki aloe txikien antza dute, loreetan izan zenik. Landare ezagunak dira dekorazioan eta lorezaintzan.
151 espezie onartzen dira Haworthiaren barruan. Hala ere, benetako espezie kopurua zehaztetik urrun gaude. 40 espezie daude "zehaztu gabe" gisa jarrita, eta zerrenda oso bat emateak arazoak ematen ditu. Sinonimoak eta barietateak gehituz gero 966 izen ezberdin daude, hibridoak barne.[1]