Hayam Wuruk

Hayam Wuruk
Bizitza
JaiotzaMajapahit Inperioa, 1334 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Indonesia
HeriotzaMajapahit Inperioa, 1389 (egutegi gregorianoa) (54/55 urte)
Familia
AmaTribhuwana Wijayatunggadewi
Hezkuntza
HizkuntzakJavera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Hayum Warak (Java, 13341389), 1350ean koroa jaso zuen eta geroztik Rajasanagara izena jaso zuen. Mayapajit Inperioaren laugarren enperadorea izan zen. Rajasa dinastiako partaidea izan zen eta Singhasari zein Mayapajit estatuak bobernatu zituen. Haren agindupean inperioak bere arrakasta handiena lortu zuen; horrela dago jasota Nagarakretagama eta Pararaton liburu historikoetan. Haren garaian Gajah Mada militarrak eragin handia izan zuen eta Hayum Waraken aholkularia izan zen.[1]

Haren izenak Oilar ikasizale esan nahi zuen. Nació en 1334, hijo de haren gurasoak Tribhuwana Wijayatunggadewi, Mayapajiteko enperatriza, eta Kertawardhana ziren; ama, gainera, inperioaren sortzailea izan zen Raden Wijayaren alaba zen. Garaiko testuek gizon oso berezia bezala deskribatzen dute: ederra, arte martzialetan aditua, talentu handikoa, musika eta dantzarako trebea... 1350ean, Gayatri Rajapatni, Raden Wijayaren alarguna, hil zen. Tribhuwana, orduan, bere semeari utzi zion koroa; Warakek 16 urte zituen; urte berean, Gajamadak, haren aholkularia edo patih, bere karrerako kategoria nagusia lortu zuen.

Hayum Waraken erreinaldian inperioa Indonesiatik haratago zabaldu zuen. 1357an Sonda erresumako Dyah Pitaloka Citraresmi, printsesarekin ezkontzen saiatu zen. Ezkontza horren atzean interes politikoak zeuden, batez ere bi estatuen arteko ituna lortu nahi zuen. Izan ere, intriga batek proiektua bertan behera utzi zuen: ezkontza ez zen aurrera atera eta printsesa, bere familia guztiarekin, hil ziren. Urte batzuk geroago Warak Paduka Sori lehengusinarekin ezkondu zen.

1365tik aurrera haren erreinaldiari buruz hitz egiten zuen Nagarakretagama elegia zabaldu zen.

1389an Hayum Warak hil egin zen eta, ondorioz, inperioa kaosean erori zen, batez ere tronua okupatzeko konfrontazioen ondorioz. Paregregeko borroka ere egoera horren ondorioa izan zen.[2]

  • Pringle, Robert (2004): A Short history of Bali: Indonesia's Hindu Realm. Crows Nest, NSW: Allan & Unwin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]