HeLazelula-lerroa (Hela edo hela bezala ere ezaguna) lehenbiziko zelula-lerro hilezkorra da eta ikerketan gehien erabiltzen denetako bat[1][2]. Jatorria Henrietta Lacks pazientearen kartzinoma zerbikaleko zelula epitelialen lagina da (hain zuzen ere, haren izenaren hasierako hizkiak elkartuz ipini zitzaion izena zelula-lerroari). Lagin hori 1951ko otsailaren 8an eskuratu zuten[3] eta ikusi zuten ez zirela ordura arte ikertutako beste minbizi-zelulak bezain azkar hiltzen eta askoz bizitza luzeagoa zutela. Horretaz baliatu nahian, George Otto Gey doktoreak HeLa zelula bat isolatu eta ugaldu zuen[4], lehen zelula-lerro hilezkorra sortuz. Henrietta urte bereko urriaren 4an hil zen[5] eta ez hari, ez haren familiari ez zioten inongo baimenik eskatu zelulak erauzteko[6], are gutxiago ikerketan erabili ahal izateko.
Gaur egun HeLa zelulak funtsezkoak dira biologian eta medikuntza ikerketan: kalkulatzen da zientzialariek zelula hauen 20 bat tona ugaldu dituztela eta 11.000 patente inguru daude HeLa zelulekin nolabaiteko lotura dutenak.