Heather Nova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermuda, 1968ko uztailaren 6a (56 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rhode Island School of Design (en) The Putney School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, poeta, abeslaria eta idazlea |
Influentziak | Lou Reed |
Genero artistikoa | rock alternatiboa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Work Embassy of Music (en) |
heathernova.com | |
Heather Nova (jaiotza izena Heather Allison Frith; Bermuda, 1967ko uztailaren 6a) kantautore eta poeta bermudarra da.[1][2]
Heather Allison Frith Bermudan, Britainiar itsasoz haraindiko lurraldean, jaio zen.[3] Bere ama Kanadako Eskozia Berrikoa da eta aita Bermudakoa. Novak bere haurtzaroaren zati handiena familiarekin igaro zuen, besteak beste, bere ahizpa Susannahrekin, telebistako kazetaria eta modeloa eta Mishka reggae abeslaria den anaiarekin,[4] beraien aitak eraikitako belaontzia Ilargia izeneko belaontzian. Frith-tarrak 1970eko eta 1980ko hamarkadako urte batzuk igaro zituzten Atlantikoko eta Karibeko ur eta kostaldeetan zehar nabigatzen. Bere haurtzaro idilikoaz geroztik, Heatherrek 600 kontzertu baino gehiago jo ditu, 2 milioi album baino gehiago saldu ditu eta 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du musikaren industrian (2019rako 10 lan luze, 6 EP eta 12 single zituen argitaratuta).
Nova txikitatik hasi zen gitarra eta biolina jotzen. 12 urte zituela bere lehen abestia idatzi zuen. Rhode Islandeko Diseinu Eskolan (RISD) matrikulatu zen, eta 1989an zineman espezializatu zen. Poesia klaseak hartu zituen eta ikasketetan egin zituen filmetarako musika ere idatzi zien. Kantagintzak bere pasioa izaten jarraitzen zuen.
Rhode Islandeko Diseinu Eskolan gradua lortu ostean, Nova Londresera joan zen bizitzera hamabi urtez (britainiar herritartasuna zuen Bermudan jaiotzegatik). 1990ean, bere lehen grabazioa kaleratu zuen: Heather Frith, EP bat; eta oraindik ez zuen izen artistikoa erabili. Izen berria, artistikoa, lehen aldiz 1993an erabili zuen argitaratzeko: lehenbizi bere bigarren EPa, Spirit in You, eta baita bere lehen album osoa: kritikak goraipatutako Glow Stars (Felix Tod-ek ekoiztu ziona, "Big Cat" zigiluko Steven Abbott zuzendariak "aurkitu" ondoren). Diskoaren arrakastak Blow zuzeneko lehen diskoa grabatzera eta kaleratzera eraman zuen urte berean.[5]
1994an Oyster kaleratu zuen, Youth eta Felix Tod-ek ekoiztutako diskoa, eta harekin ia bi urteko tourra hasi zuen.
Zuzeneko beste disko bat argitaratu zuen 1995ean: Live From The Milky Way.
Siren lana, "London Rain" single arrakastatsua zela eta, Oyster -en jarraipena, 1998an kaleratu zen. Ondoren, Sarah McLachlan eta beste musikari batzuekin parte hartu zuen Lilith Fair iparramerikarrean, emakumezko interpreteak bakarrik zituen musika jaialdian. Siren kaleratu eta diskoa sustatzeko mundu mailako bira egin ondoren, Nova-k atsedenaldi bat hartu zuen, telebistako hainbat ikuskizunetarako eta filmetako soinu-bandetarako abestiak egin arren, eta bere diskoetxeak ( Sony Records / The WORK Group) albumaren hainbat single atera zituen (era apalean entzun zirenak Ameriketako MTV2n, Europako MTVn, Kanadako MuchMusic-en eta irrati nagusietan, nahiz unibertsitateetako irratietan-eta ezaguna izan). Garai horretako da, sarritan bertsioak izan dituen " Gloomy Sunday" abestiaren bertsio bat grabatu zuen, Alemaniako Bigarren Mundu Gerraz ari den Ein Lied von Liebe und Tod film luzerako (nazioartean "Gloomy Sunday" izenarekin ezagunagoa). 2000. urtean, Novak Wonderlust izenburuko zuzeneko beste disko bat kaleratu zuen.[6]
Urteetan zehar, Nova-k 120 abesti baino gehiago idatzi eta grabatu ditu.
South (2001) argitaratzearekin batera, nazioartean ezaguna egin zen John Cusacken Serendipity filmeko soinu bandan parte hartu zuelako. Sean Pennen I am Sam filmeko soinu bandan ere agertu zen, <i id="mwUA">The Crow: City of Angels</i> kantatzen. Suediako Eskobar indiepop bandarekin, "Someone New" abestia egin zuen, eta haren bideoa Ameriketako MTVn agertu zen lehen aldiz.
Storm, Novaren estudioko bosgarren diskoa, Mercury Rev taldearekin batera grabatu zuena, 2003. urtearen amaieran argitaratu zen, Saltwater zigilu propioarekin. Alemaniako 5 postu onenen artean sailkatu zen eta ezagutzera emateko bira egiten ari zela Nova haurdun gelditu zen.
Bere semearen jaiotza eta bereahala, 2005ean, argitaratu zuen Redbird hurrengo diskoa eta, berriro, Alemaniako Top 10ean sartu zen.
2005eko abenduan, Together As One EPa kaleratu zuen, Bermudako belauntzi Fundazioa babesteko.
2002an, The Sorrowjoy, 72 orrialdeko bere poesia eta marrazki liburua argitaratu zuen eta izen bereko musika album bat argitaratu zen 2006ko martxoan, non Nova-k bere olerkiak irakurtzen zituen, atzean musika zuela.
Alemaniako ATB trance musika artistarekin ere kolaboratu zuen "Love Will Find You", "Feel You Like A River" eta "Renegade" nazioarteko arrakasta bezalako pistetan.
2008an, The Jasmine Flower izeneko diskoa kaleratu zuen, Bermudan (eguzkiaren energiari esker) grabatutako disko akustikoa, eta haren bira akustikoa egin zuen. 2010ean Europan zehar eman zituen disko beraren kontzertuak eta lau abesti berri ere abesten zituen: "Save A Little Piece Of Tomorrow", "Everything Changes", "Burning To Love", eta "Turn The Compass Round"; bere 300 Days at Sea lanean argitara eman zituenak 2011n (Felix Todek ekoiztua).
2014 amaieran, The Way It Feels izeneko estudioko albumean hasi zen lanean, eta 2015eko maiatzean argitaratu zuen, kritikaren goralpenarekin.
Bere azken diskoa, Pearl, 2019ko ekainaren 28an kaleratu zen.