Hegazti behatoki

West Midland Bird Club elkarteak Belvide urtegian (Ingalaterra) jarritako behatokia.

Hegazti behatokia basa-animaliak, bereziki hegaztiak, ikusteko normalean ezkutuan dagoen babestokia da. Jatorriz horrelako egiturak ehiztariek erabiltzen zituzten. Gaur egun ingurune babestuetan eta parkeetan ohikoak dira. Horien bidez animaliak gertutik ikus daitezke, haien mugimenduak eta lasaitasuna oztopatu gabe; adibidez, Euskal Herriko hezegune nagusietan, esaterako, aurki daitezke horrelako egiturak: Txingudin, Urdaibain, Salburuan, Pitillasen...

Behatoki motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Behaketa dorreak, maila desberdinak izaten dituzte. Hauekin panoramika zabalak eta urrutikoak ikus daitezke.
  • Hegaztientzako pantailak, horma antzeko pantailak dira, sabaiarekin edo sabaiarik gabe. Behatzailea atzean ezkutatzen da.
  • Machans, zuhaitzetan edo labarretan jarritako plataformak dira. Jatorriz Indian erabiltzen ziren tigreak harrapatzeko.[1]
  • Behatoki aldakorrak, egitura arinak dira, kanpin denda itxurakoak. Ohialez eginak oso ohikoak dira naturaren argazkilarien artean.

Hegazti migratzaileak behatzeko guneak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]