Helen Glover | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Truro, 1986ko ekainaren 17a (38 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Steve Backshall (en) (2016ko irailaren 10a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cardiff Metropolitan University (en) Humphry Davy School (en) University of St Mark & St John (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 67 kilogramo |
Altuera | 177 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Minerva Bath Rowing Club (en) |
Helen Rachel Mary Glover (Truro, 1986ko ekainaren 17a) arraunean lehiatzen den emakume kirolari britainiarra da.[1]
Lau aldiz hartu zuen parte Udako Olinpiar Jokotan eta hiru domina lortu zituen: urrezko domina 2012an Londresen, urrezko domina 2016an Rio de Janeiron, laugarren postua 2020an Tokion eta zilarrezko domina 2024ean Parisen.[2]
Sei domina irabazi zituen Munduko Arraun Txapelketan 2010. eta 2023. urteen artean, eta sei domina Europako Arraun Txapelketan 2014. eta 2024. urteen artean.[3]
14 urterekin hockeyan hasi zuen bere kirol ibilbidea, baina 2008an arrauna aukeratzea erabaki zuen.[1]
2012ko Londresko Jokoetan urrezko domina lortu zuen lemazainik gabeko biko proban (Heather Stanningekin batera), 2016ko Rio de Janeiroko jokoetan berriz ere urrezko domina irabazi zuen lemazainik gabeko bikoan, eta 2024ko Parisko jokoetan zilarrezko domina lortu zuen lemazainik gabeko laukoan.[2]
Hiru urtez jarraian munduko txapeldun izan zen, 2013, 2014 eta 2015 urteetan, eta lau aldiz Europako txapeldun, 2014, 2015, 2016 eta 2021 urteetan.[3]
2016ko Rioko Jokoen ostean, lehiatzeari utzi eta bere bizitza pertsonalean murgildu zen, Steve Backshall telebista aurkezlearekin ezkondu zen.[4] Baina, lau urte baino gehiago geldirik egon ostean, 2021ean lehiara itzultzea erabaki zuen, eta 2020ko Tokioko Jokoetarako sailkatzea lortu zuen; finalean laugarren postuan geratuta, ezin izan zuen dominarik lortu.
2007an Kirol Zientzietan graduatu zen Cardiffeko Unibertsitate Metropolitanoan.[5] Bere kirol arrakastengatik, Britainiar Inperioaren Ordenako (MBE) kide izendatu zuten 2012. urtean.[6]
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres (Erresuma Batua) | Dos sin timonel | |
2016 | Rio de Janeiro (Brasil) | Dos sin timonel | |
2024 | Paris (Frantzia) | Cuatro sin timonel | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Cambridge (Zeelanda Berria) | Dos sin timonel | |
2011 | Bled (Eslovenia) | Dos sin timonel | |
2013 | Chungju (Hego Korea) | Dos sin timonel | |
2014 | Amsterdam (Herbehereak) | Dos sin timonel | |
2015 | Aiguebelette (Frantzia) | Dos sin timonel | |
2023 | Belgrad (Serbia) | Cuatro sin timonel | |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Belgrad (Serbia) | Dos sin timonel | |
2015 | Poznańn (Polonia) | Dos sin timonel | |
2016 | Brandeburgo (Alemania) | Dos sin timonel | |
2021 | Varese (Italia) | Dos sin timonel | |
2023 | Bled (Eslovenia) | Cuatro sin timonel | |
2024 | Szeged (Hungaria) | Cuatro sin timonel |