Helena Rojo

Helena Rojo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Elena Enríquez Ruiz
JaiotzaMexiko Hiria1944ko abuztuaren 18a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2024ko otsailaren 3a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Juan Ferrara (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0737928 Allocine: 203 Allmovie: p61188 Edit the value on Wikidata

María Elena Enríquez Ruiz (Mexiko Hiria, 1944ko abuztuaren 18a - Mexiko Hiria, 2024ko otsailaren 3a)[1], Helena Rojo izenez ere ezagutua, mexikar aktorea izan zen.[2]

Helena Rojok 1960ko hamarkadaren hasieran ekin zion modelo izatearen ibilbideari.

Hamarkadaren amaiera aldera, antzerkia ikasi zuen Carlos Ancira eta José Luis Ibáñez zuzendariekin eta 1970ean El club de los suicidas [3]filmean debuta egin zuen. Gainera, urte horretan bertan, bere bigarren filmean ere agertu zen, hain zuzen, Los amigos-en.

1969an, esklusibotasun-kontratu bat sinatu zuen Marte zinema Ekoiztetxearekin, eta Siempre hay una primera vez filmarekin egin zuen debuta aktore gisa. 1972an, Aguirre, la cólera de Dios filmean parte hartu zuen. Ekoizpen hau, Alemaniaren, Mexikoren eta Peruren artean egindako elkarlan bat izan zen. 1973an, protagonista izan zen Extraño en su pueblo telenobelarekin. 1974an, Más negro que la noche beldurrezko filmaren protagonista izan zen, Claudia Islas, Susana Dosamantes eta Lucía Méndezekin kredituak partekatuz. 1976an, Fox Trot filmean parte hartu zuen, eta urtebete geroago, 1977an, La venganza telenobelako protagonista izan zen.

1998an, El privilegio de amar telenobelaren protagonista izan zen. 2000. urtean, Ramonarekin bere kalitatea berretsi zuen, eta parte-hartze berezia izan zuen Abrázame muy fuerte filmean, beste bi pertsonaiekin.

2006an, Mundo de fieras lanaren bertsio berrian jardun zuen. Urte horretan bertan, Ugly Betty telesail estatubatuarrean ere aritu zen. Hori gutxi balitz, 2008an, Cuidado con el ángel filmatu zuen telebistarako, Locas de amor minisailean ere ibili zen, eta Amor letra por letra filmarekin parte hartu zuen zineman. 2009an, Leonarda antagonikoa interpretatu zuen, Corazón salvajeren hirugarren bertsioan.[4]

2012an, Por ella soy Eva filmaren bertsio mexikarrean agertu zen, Eugenia Mistralen paperarekin. 2014an, El color de la pasión antzezlanarekin bat egin zuen Milagrosen rola hartuta. 2016an, Corazón que miente eta La candidata telesailetako parte izan zen. 2019an, Juntos el corazón nunca se equivoca telesaileko protagonistetako bat izan zen. Telesail hau, Mi marido tiene más familia telesaileko spinoff bat izan zen. [5]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte batzuen buruan, Juan Ferrara aktorearekin ezkonduta egon zen. Bere bigarren ezkontza Benjamin Fernandezekin izan zen. Hiru seme-alaba izan zituen, eta guztiak Juan Ferrara aktorearekin eduki zituen.

2024ko otsailaren 3an, Helena Rojo, Mexiko Hirian hil zen 79 urterekin, gibeleko minbiziaren aurkako borroka baten ondoren. [6][3]

ZINEMA TELEBISTA
  • "Los amigos" (1968)
  • "Cruz de amor" (1970): Vicky pertsonaia
  • "El cínico" (1970): Festan dagoen neskatilla
  • "El club de los suicidas" (1970)
  • "Las chicas malas del padre Méndez" (1970)
  • "Las bestias jóvenes" (1970)
  • "Misión cumplida" (1970)
  • "Una vez un hombre" (1971): Susana pertsonaia
  • "El sabor de la venganza" (1971): Rina Pitmann pertsonaia
  • "Siempre hay una primera vez" (1971): Isabel pertsonaia
  • "Aguirre, la cólera de Dios" (1972): Inés pertsonaia
  • "El Payo" (1972): Lupe pertsonaia
  • "Ángeles y querubines" (1972): Ángela pertsonaia
  • "Espejismo"(1972)
  • "Indio" (1972)
  • "Muñeca reina" (1972): Carmen Pertsonaia
  • "Victoria" (1972)
  • "Fin de fiesta" (1972): Elena pertsonaia
  • "Aquellos años" (1973): Carlota enperatrizaren pertsonaia
  • "Los cachorros" (1973): Tere pertsonaia
  • "Los perros de Dios" (1974): Laura pertsonaia
  • "Más negro que la noche" (1975): Pilar pertsonaia
  • "La casa del sur" (1975): Elena pertsonaia
  • "Mary Mary, Bloody Mary" (1975): Greta pertsonaia
  • "Foxtrot" (1976): Alexandra pertsonaia
  • "La gran aventura del zorro" (1976): Helena pertsonaia
  • "Los hijos de Sánchez" (1978)
  • "Crónica intima" (1979)
  • "Noche de juerga" (1980): Dolores pertsonaia
  • "Misterio" (1980): Silvia pertsonaia
  • "La sucesión" (1980): Mariana pertsonaia
  • "En el país de los pies ligeros" (1982)
  • "Lovers, Partners & Spies" (1988): Duchess pertsonaia
  • "Reto a la vida" (1988): Elena Sandoval pertsonaia
  • "El secreto de la ouija" (1988): Sra. Smith pertsonaia
  • "El motel de la muerte" (1990)
  • "Más allá del deseo" (1992)
  • "Los años de Greta" (1992): Nora pertsonaia
  • "Muerte ciega" (1992): Alisa pertsonaia
  • "Luces de la noche" (1994): Tina pertsonaia
  • "Una luz en la escalera" (1994): Adriana Bernal pertsonaia
  • "Guerrero negro" (1994): Eva pertsonaia
  • "Amor letra por letra" (2008): Fabiola pertsonaia
  • "Borderline" (2009): Shanti pertsonaia
  • "Catarsis" (2010): Amona
  • "Invitación a un asesino" (2023) - Cristina andrearen pertsonaia [7]

Izendapenak eta sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
URTEA KATEGORIA FILMA EMAITZA
1972 Emakumezko aktore onenaren Ariel saria Fin de fiesta Irabazlea
1973 Emakumezko aktore onenaren Ariel saria Los cachorros Izendatuta
1981 Emakumezko aktore onenaren Ariel saria Misterio Irabazlea
1992 Emakumezko aktore onenaren Ariel saria Muerte ciega Izendatuta

Telebistan eta telesailetan lortutako sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
URTEA KATEGORIA TELESAILA EMAITZA
1985 Emakumezko aktore onena La traición Izendatua
1993 Doilor onena Las secretas intenciones Izendatua
1996 Emakumezko aktore onena Retrato de familia Izendatua
1999 Emakumezko aktore onena El privilegio de amar Irabazlea
2001 Lehen emakumezko aktore onena Abrázame muy fuerte Irabazlea
2005 Doilor onena Inocente de ti Irabazlea
2006 Lehen emakumezko aktore onena Peregrina Izendatua
2007 Lehen emakumezko aktore onena Mundo de fieras Irabazlea
2009 Lehen emakumezko aktore onena Cuidado con el ángel Irabazlea
2010 Lehen emakumezko aktore onena Corazón salvaje Izendatua
2013 Lehen emakumezko aktore onena Por ella soy Eva Izendatua
2015 Lehen emakumezko aktore onena El color de la pasión Izendatua
2017 Lehen emakumezko aktore onena La candidata Irabazlea
URTEA KATEGORIA TELESAILA EMAITZA
2007 Lehen emakumezko aktore onena Mundo de fieras Irabazlea[14]
2017 Lehen emakumezko aktore onena La candidata Irabazlea[15]

Urrezko ereinotza (Espainia)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
URTEA

[12]

KATEGORIA TELESAILA EMAITZA
2004 Ibilbide artistikoaren saria Amor real Irabazlea

URREZKO KALIFA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
URTEA KATEGORIA TELESAILA EMAITZA
1999 Antzezpenik onena El privilegio de amar Irabazlea[16]

"El Heraldo" Sariak (Mexiko)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
URTEA KATEGORIA TELESAILA EMAITZA
1995 Emakumezko aktore onena telebistan Retrato de familia Izendatua

Telebistaren Golden Awardsek

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
URTEA KATEGORIA TELESAILA EMAITZA
2003 Mejor villana Amor real Irabazlea
2014 Mejor actriz en un papel secundario El color de la pasión Irabazlea [17]
2016 Mejor primera actriz La candidata Irabazlea [18]

Urrezko Eguzkia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
URTEA KATEGORIA TELESAILA EMAITZA
2003 Izarrondoko emakume onenaren saria Amor real Irabazlea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) González, María Luisa Valdés Doria/MULTIMEDIOS;Alexandra. (2024-03-02). «Murió Helena Rojo, famosa actriz mexicana; esto sabemos» Grupo Milenio (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. (Gaztelaniaz) Padinger, Germán. (2024-02-04). «Fallece la actriz mexicana Helena Rojo a los 79 años» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. a b (Gaztelaniaz) «La actriz Helena Rojo fallece a los 79 años; participó en El privilegio de amar y Cuna de Lobos» www.proceso.com.mx (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Inician grabaciones de la telenovela “Corazón Salvaje” | Periódico Zócalo | Noticias de Saltillo, Torreón, Piedras Negras, Monclova, Acuña» Periódico Zócalo | Noticias de Saltillo, Torreón, Piedras Negras, Monclova, Acuña (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) Digital, Milenio. (2019-06-23). «Aristemo: Dónde y cómo ver serie Juntos, el corazón nunca se equivoca» Grupo Milenio (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  6. (Gaztelaniaz) TIM, Televisa. «Muere la primera actriz Helena Rojo a los 79 años» Las Estrellas TV (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  7. (Gaztelaniaz) MAG, NOTICIAS. (2023-10-06). «Invitación a un asesinato, actores y personajes: quién es quién en la película de Netflix | Cast Guide | FAMA» Mag. (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  8. (Gaztelaniaz) Esparza, Kike. (2022-03-27). «“Mi tío”, la serie de Prime Video que no puedes perderte» Rosa Distrito (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  9. (Gaztelaniaz) Moreno, Violeta. (2022-06-14). «Esta historia me suena estrena temporada con problemáticas actuales» Grupo Milenio (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  10. (Gaztelaniaz) swissinfo.ch, S. W. I.. (2022-03-14). «Empieza el rodaje en México de una bioserie sobre María Félix» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  11. (Gaztelaniaz) «Lifetime presenta la segunda temporada de Amores que Engañan» www.prensario.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  12. a b (Gaztelaniaz) Helena Rojo. 2024-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  13. (Gaztelaniaz) «Helena Rojo grabó parte de Vencer la Culpa enferma: Le dieron un pronostico nada alentador» TVyNovelas 2024-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  14. (Gaztelaniaz) «Entregan los premios Bravo a lo más destacado de los espectáculos» vanguardia.com.mx 2007-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  15. (Gaztelaniaz) «Llueven estrellas en Premios Bravo» www.elvigia.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  16. «IMAGEN - ¡Qué Pues! - Martes 15 de Junio de 1999» web.archive.org 2013-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  17. (Gaztelaniaz) Cueva, Álvaro. (2015-01-01). «TV Adicto Golden Awards 2014» Grupo Milenio (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  18. (Gaztelaniaz) Cueva, Álvaro. (2017-06-01). «Tv Adicto Golden Awards 2016» Grupo Milenio (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]