Heliodoro Greziar jatorrizko izena da "Eguzkiaren Opari" zentzuarekin itzuli ohi dena[ 1] .
100 pezetako eliodoroa , Jaurlaritzak 1937an inprimatua.
H-rik gabeko forma ere erabili izan da Euskal Herrian: Eliodoro de la Torre lehen Jaurlaritzako Ogasun sailburua izan zen, adibidez, eta haren agindupean 1937an kaleratutako euskal pezeten billeteei eliodoroak esan izan zitzaien[ 2] .
Izendegi sabindarrean Eludor (eta Eludore forma femeninoa) ageri da[ 3] , baina Euskaltzaindiaren EODAn Heliodoro forma ageri da, izen klasiko gisa[ 4] .
Historiako zenbait Heliodoro ospetsu izan dira:
Heliodoro (ministroa) Seleuko IV.a Filopatorren ministroa, K. a. 175 ingurukoa.
Atenasko Heliodoro antzinako egilea, Atenasko Akropolian hamabost liburu idatzi zituena, agian K. a 150 ingurukoa.
Heliodoro (enbaxadorea) , Taksilako erresuma indo-greziarreko enbaxadorea, Heliodororen zutarri ospetsua altxatu zuena K. a. 110 inguruan Vidisha inguruan (Madhya Pradesh , India).
Heliodoro (metrista) I. mendeko metrista, Aristofanesen komedietan lan egiten zuena.
Heliodoro (zirujaua) I. mendeko zirujaua, ziur asko Egiptokoa, Juvenalen satiretan aipatua.
Gaius Avidius Heliodorus , Egiptoko prefeta
Larisako Heliodoro , optikari buruz dagoen tratatu baten egilea
Emesako Heliodoro, Aethiopica tratatuaren 3. mendeko egilea
Heliodoro (sofista) Arabia Petraeako 3. mendeko sofista
Bet Zabdaiko Heliodoro (344 hila), Siriako apezpiku eta martiria.
Heliodoro Altinokoa (390 hila), IV. mendeko santu kristaua.
Alexandriako Heliodoro V. mendeko filosofo neoplatonista eta Ammonius Hermiaeren anaia
Cataniako Heliodoro , VIII. Mendeko nekromantea eta Cataniako azti doktorea.