Helmut Jahn

Helmut Jahn
Bizitza
JaiotzaZirndorf1940ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaCampton Hills2021eko maiatzaren 8a (81 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
HeziketaIllinois Institute of Technology (en) Itzuli
Municheko Teknologia Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lantokia(k)Chicago
New York
Berlin eta Frankfurt am Main
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
MugimenduaPostmodernitatea
jahn-us.com

Helmut Jahn (Zindor, Nurenberg, Alemania, 1940ko urtarrilaren 4a - Campton Hills, Illinois, 2021eko maiatzaren 8a) alemaniar jatorriko estatubatuar arkitektoa izan zen.

Municheko Technische Hochschule eskolan arkitektura ikasi eta gero, Estatu Batuetara joan zen doktoregoa egitera. Myron Goldsmithekin eta Fazlur Kahnekin ikasi zuen han, garaiera handiko egituretan adituak ziren bi teknikariekin. Tesia egiten ari zela C.P. Murphy Associates enpresan hasi zen lanean. 1973an Helmut Jahn enpresa horren lehendakariorde eta Estudioen eta Diseinuen zuzendari izendatu zuten. Proiektu ugaritan lan egin zuen, eta horrek ospe handia eman zion Estatu Batuetan eta atzerrian. American Institute of Architectsen kide egin zen eta 1977an Who´s Who in Americaren berrogeigarren edizioan parte hartzera gonbidatu zuten.

1980an Indianako Saint Mory´s Collegeko Arte Ederretako sailak honoris causa doktore titulua eman zion. Ordurako 15 bat eraikin eginak zituen, Chicagoko Xerox Center, bere lanik garrantzitsuenetakoa, besteak beste. 1980an Estatu Batuen ordezkari izan zen Veneziako Bi Urtekoan, eta Who´s Who in Technology Todayren bosgarren ediziorako hautatu zuten.

1975etik aurrera berrogeita hamar sari inguru irabazi zituen bere proiektuengatik, eta bere lanaren erakusketa ugari egin zituen mundu osoan zehar. Irakaskuntzan ere aritu zen, Harvardeko Unibertsitatean 1981ean eta Yalekoan 1983an, esate baterako.

Bere lanik garrantzitsuenak: Chicago Board Traad Addition (1982); Complex-United Airlineren 1. terminala; Chicagoko O´Hore aireportua (1983-1987); Filadelfiako One Liberty Place (1984-1987); Chicagoko State of Illinois Center (1985) eta Frankfurteko Messeturm (1985-1991), Berlineko Sony Center (2000), Las Vegasko Veer Dorreak (2010).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]