Heltze-aroa edo itxarote-denbora logistikan erabiltzen den parametro bat da. Bezeroak eskaera egiten duenetik produktua sortu eta bezeroarengana iritsi arteko denborari heltze-aroa deritzo. Enpresarentzat metrika hau lagungarria da, bere bezeroen benetako beharrak asetzen dituzten eredu errentagarriak diseinatzeko. Izan ere, heltze-aroa zenbat eta laburragoa izan, bezeroari emandako erantzuna hobea izango da. Hau da, entrega-epea laburragoa izan daiteke.
Stock-aren kontzeptua heltze-aroaren kontzeptuarekin bat dator. Stock-a enpresa batean saltzeko prest dagoen produktu bukatuari deitzen zaio. Beraz, stock-aren kontra lan egiten duen enpresa baten produktuen heltze-aroa luzeago izango da, produktua sortu denetik bezeroarengana iritsi arteko denbora oso luzea izango baita. Bestalde, eskaeren kontra lan egiten duen enpresa batek heltze-aro txikiagoa izango du, produktua ez delako stock modura enpresan egongo.
Gaur egun, prozesu aurreko heltze-aroa da heltze-aroa zehazteko enpresetan gehien erabiltzen den parametroa. Parametro hau produktu bukatuaren eta heltze-aroaren (ingelesez, Order Lead Time, OLT) arteko biderkaduren batuketa da, guzti horri, eskari-kopurua zatituz, nahi den erlazioa lortzen da. Horrenbestez, honako hau da:
Ѵ = Bolumena J = Produktu-kopurua
Emaitza honek laguntzen die enpresei eskatuta dagoen material bakoitza eta entrega-kantitatearen arteko erlazioa kalkulatzea. Ekuazio honek, eskaria enpresan sartzen denetik, entrega-egunera pasako diren batez besteko egunak irudikatzen ditu, datu historikoak eta eskari bakoitzaren bolumena kontuan hartuta.
Heltze-aroaren analisi zuzen batek enpresari hurrengo gaitasunak ematen dizkio:
Lean prozesua balioa duten ekintzak identifikatzeko eta hondakinak ezabatzeko erabiltzen da, bai fabrikazio-prozesuetan edo zerbitzuetan. Lean prozesuaren helburu nagusia heltze-aroa gutxitzea da, fabrikazio- eta zerbitzu-prozesuetan arintasun handiagoa lortu ahal izateko.