Hemograma

Ekorketazko mikroskopio elektronikoaren bidez egindako giza odolaren argazkia. Globulu gorriak, globulu zuri mota batzuk (linfozitoak, monozito bat eta neutrofilo bat), eta disko-formako plaketa batzuk ageri dira.

Hemograma odoleko zelula-elementuen kopurua edota kontzentrazioa adierazten dituen analisia da. Hainbat hemograma-mota erabiltzen dira medikuntzan, baina gehien erabiltzen denak adierazten ditu odol mm3 batean dauden hemati-, leukozito- eta plaketa-kopuruak, globulu-balioa eta globuluen jalkiera-abiadura.

Formula leukozitarioak globulu zuri mota bakoitzaren portzentaia adierazten du eta baita adierazten du heldu gabeko edo normalak ez diren zelulen agerpena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]