Henrike Mecklenburg-Schweringoa (alemanez: Heinrich Wladimir Albrecht Ernst; nederlanderaz: Hendrik Vladimir Albrecht Ernst; Schwerin, 1876ko apirilaren 19a – Kneuterdijk jauregia, Haga, 1934ko uztailaren 3a) Herbehereetako printze ezkontidea izan zen 1901tik hil zen arte.
Frederiko Frantzisko II.a Mecklenburg-Schweringo duke handiaren eta Maria Schwarzburg-Rudolstadtekoa printzesaren seme gazteena izan zen.
1901eko otsailean Gilemina I.a Herbehereetakoa erreginarekin ezkondu zen eta Herbehereetako printze titulua jaso zuen. Biek alaba bakarra izan zuten, Juliana I.a erregina. Henrikek hainbat harreman izan zituen ezkontzaz kanpo, eta Pim Lier izeneko seme bat izan zuen, eskuin muturreko politikaria.
1928ko Udako Olinpiar Jokoak inauguratu zituen Amsterdamen.