Herbert James Draper | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1863 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1920ko irailaren 22a (56/57 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bruce Castle School (en) St John's Wood Art School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta artista bisuala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | klasizismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Herbert James Draper (Londres, 1863 edo 1964[1] – 1920) Viktoriar Aroa bizi izan zen Ingalaterrako margolaria izan zen. Haren estiloa klasizismoarekin lotuta zegoen. Gehien landu zuen generoa erretratua izan zen, gai mitologikoen eta erotikoen inguruan.
Londresen jaioa, Henry Draper bitxigilearen semea zen. Tottenhamgo Bruce Castle Schoolen ikasi zuen eta, ondoren, Royal Academy of Arts-en.[2] 1882 eta 1892 artean, ikasteko asmoarekin, Erromara eta Parisera bidaia batzuk egin zituen; bidaia horiek ordaintzeko bi beka jaso zituen: Royal Academyren Urrezko Domeina eta Bidaia beka 1889an. XIX. mendearen amaieran ilustratzaile gisa lan egin zuen eta, azkenik, Londresen egokitu zen. 1891n Ida Williams-ekin ezkondu zen; alaba bakarra izan zuten: Yvonne.[2] 1898an eginiko bere The Lament for Icarus lanak Parisko 1900ko Erakusketa Unibertsalean Urrezko Domeina eskuratu zuen.
56 urte zituelarik, arteriosklerosik, jota, margolaria hil zen, Abbey Roaden zuen etxean.