Herkules Indartsua | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Adventure Cartoon Productions (en) ![]() |
Jatorrizko herrialdea | Kanada |
Atalak | 128 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasia |
Hizkuntza | ingelesa |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | broadcast syndication (en) ![]() |
Hasiera-data | 1963ko irailaren 1a |
Amaiera-data | 1966ko maiatzaren 1a |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Herkuloideak (ingelesez The Mighty Hercules) Kanada eta AEBtako marrazki bizidun batzuk dira. Erromatar mitologiako Herkules heroian oinarritua dago, pertsonaia hura era berean Greziar mitologiako Herakles heroian oinarritua zegoelarik. 1962an sortu eta 1963ko irailaren 1etik 1966ko maiatzaren 1era airaratu zen.
Euskal Herrian 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdera ETB1ean euskaraz aireratu zen.
Lehenbiziko atalean Herkulesek bere lagun Teseo borroka lehian eta Olinpo mendirako oinezko igoeran garaitzen du. Sari gisa, Zeusek Herkulesi gura duena emango dio. Herkulesek gaiztakeria eta bidegabekeriaren aurka borrokatzeko asmoz Zeusi Lurrera bidaltzeko eskatuko dio. Zeusek Herkulesi Lurrera joan ezkero bere indar jainkotiarra galduko duela oroituaraziko dio, honela gizaki hilkor bat bilakatuko delarik. Azken hau ekiditeko, Zuesek Herkulesi bere jatorrizko indarra gordetzen lagunduko dion eraztun bat emango dio. Herkulesek Lurrean bidegabekeria edota arazo batekin topatzen den aldioro eraztuna erabiliko du. l
Greziar mitologiako beste bigarren mailako Herkulesen etsaiak honako hauek dira; Lernako hidra, Nemeako lehoia eta Erimantoko basurdea.