Herkulesen leizeak (Tanger)

Herkulesen leizeak
Map
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaTangier-Tetouan-Al Hoceima
PrefekturaTangier-Assilah Prefecture
HiriaTanger
Koordenatuak35°45′37″N 5°56′21″W
Ezaugarriak
Bisitagarriabai

Herkulesen leizeak Marokoko Tanger hiritik gertu daude, hiriaren mendebaldetik hamalau kilometrotara, Espartel lurmuturretik bost kilometrotara. Leize hauek, naturalak jatorriz baina denboraz gizakiak moldatuak, benetan ikusgarriak izanik, Tanger inguruko interes turistikoaren gune garrantzitsua dira.[1]

Leizeek bi sarrera dituzte: bat lehorrera begira, bestea itsasora. Bigarren horrek buruz behera jarritako Afrikako mapa baten irudia ematen du.[2] Berezko leizeak historikoki gizakien eskuz handituak izan dira: berebereek handik harriak atera egin zituzten etxeak zein errotak egiteko. Horren ondorioz gaur egungo leizeak jatorrizkoak baino dezente handiagoak dira. Bitxikeria bezala, leize barruan inguruko artisauen salmenta-postuak ikus daitezkeela esan dezakegu.

Intereseko data batzuk:

  • K. a. 6.000 urte: neoliton giza-babeslekua
  • 1878: leizearen aurkikuntza dokumentatua
  • XX. mendeko lehen hamarkadan prostituziorako erabili zen
  • 1920: publikoari ireki zitzaizkion
  • 1952: herriko ondarea izendatu zitzaien
  • 1982: elektrizitate instalazioa egin zen
  • 1995ko urriaren 23an Def Leppard rock taldeak kontzertua eskaini zuen leize hauetan. Kontzertu horri esker taldeak Guinness Book of World Record liburuan sartu zen, hiru kontzertu hiru kontinentetan eman ondoren: Tanger, Vancouver eta Londres.[3]

Mitologiaren arabera, leize hauetan Herkulesek haren 11. lanari ekin baino lehen atseden hartu zuen. Lan hori hesperideen lorategiko urrezko sagarrak biltzea zen.[2] Beste iturrien arabera atseden hori 12.a, hau da, azkena bukatu ondoren hartu zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]