Hermann Bahr | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Linz, 1863ko uztailaren 19a |
Herrialdea | Austria Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Munich, 1934ko urtarrilaren 15a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Alois Bahr |
Ezkontidea(k) | Anna von Mildenburg (mul) Rosa Bahr (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Txernivtsiko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Marie Vian (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, literatura-kritikaria, antzerki zuzendaria, idazlea, antzerki-kritikaria, kazetaria, prosalaria eta iritzi-kazetaria |
Hermann Bahr (Linz, 1863ko uztailaren 19a – Munich, 1934ko urtarrilaren 15a) austriar eleberrigile, antzerkigile, antzerki zuzendari eta kritikaria izan zen.
Vienan, Grazen, Txernivtsin eta Berlinen ikasi zuen, eta interes berezia jarri zuen filosofian, ekonomia politikoan, filologian eta zuzenbidean. Parisen egindako egonaldi luze batean literaturaz eta arteaz interesatu zen eta arte kritikari gisa lan egin zuen Berlinen eta Vienan.
Egunkari eta aldizkari alemaniar eta austriar batzuetako editorea izan zen. 1906-1907an Max Reinhardtekin lan egin zuen Berlingo Deutsche Theaterreko zuzendari gisa eta 1918tik Vienako Burgtheaterreko zuzendarietako bat izan zen.
Viena Gaztea literatur taldearen bozeramailea izan zen, eta Austriako abangoardismoko kide aktiboa. Literatur lanetarako modernismo esamoldea erabili zuen lehen kritikaria izan zen. Berrogei antzerki lan eta hamar eleberri ere idatzi zituen.