Herpilis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Megara, |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hetera |
Herpilis edo Herpilis Estagirakoa (grezieraz: Ἑρπυλλίς, Megara, K.a. IV. mendea) Aristoteles filosofoaren maitalea izan zen, haren emazte Pitias hil ondoren[1].
Aristotelesen biografiatan aipatu izan da, oso gutxitan ordea. Dirudienez Hermias lagunaren ohaidea izan zen eta ondoren Pitiasen esklaboa.
Aristoteles eta Herpilis ezkondu ote ziren ez dago argi baina Nikomako izeneko semea izan zuten, gerora ere filosofoa izango zena[2]. Aristotelesek testamentua idatzi zuenean Nikomako oraindik oso gaztea izan bide zen, izan ere Aristotelesen Nikanor iloba ezarri baitzuen Nikomakoren tutore hura adin txikikoa zen bitartean zain zezan.
Testamentu hartan Herpilisi baliabide ugari utzi zizkion eta ziurrenik askatasuna ere emango zion[3].