Hezur tumore | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | musculoskeletal neoplasm (en) |
Espezialitatea | onkologia |
Identifikatzaileak | |
O-GNS: | 926 eta 918-924 |
DiseasesDB | 29282 |
MedlinePlus | 001230 |
eMedicine | 001230 |
MeSH | D001859 |
Hezur tumorea hezurrean gertatzen den zelulen ez ohiko proliferazioa da. Tumore hau bi motatakoa izan daiteke: gaiztoa edo onbera. Familia batean norbaitek minbizia izan badu, familia hortako beste kide batek aukera gehiago izango ditu hezur tumorea pairatzeko.[1]
Alde batetik, lehen mailako hezur tumoreak daude. Hauek hezurretan hasten dira eta ez dira oso ohikoak , minbizi guztien artean %1 soilik. Mota desberdinak daude:
Bestalde, gorputzaren beste edozein ataletan ( biriketan, kolonean, giltzurrunean, bularretan, tiroideetan...) hasten direnei bigarren mailako hezur tumore deritze.
Amaitzeko, osteokondromak kantzerigenoak ez diren hezur tumoreak dira. Azken hauek 10 eta 20 urte bitarteko gazteengan azaltzen da.
Kausak ez dira guztiz ezagunak. Hala ere, zenbait ikertzailek tumorea pairatzeko arriskua areagotzen duten zenbait faktore aurkitu dituzte:
Tumorea garatzen den heinean beste sintoma batzuk azaleratzen dira:
Diagnostikoa zeinbait faktorek baldintzatzen du: hezur mota, zelularen itxura mikroskopiarekin aztertu ondoren. hezur tumorearen zonaldea...
Tumorea duen hezurraren eskualdeak batzuetan, irudi "irregularra" du. Beste batzuetan, tumorea zulo bat bezala ikus daiteke. Hala ere, teknika honen bidez ezin da zehaztu tumorea onbera edo gaiztoa den.
Minbizia zein etapatan dagoen determinatzeko oso baliogarria da, baita beste organo batzuetara zabaldu den jakiteko ere. Horretarako teknika honek gongoil linfatiko eta minbizia hedatu daitekeen organo distalak ikertzen ditu. Bestalde, biopsia egiteko unean orratza gidatzeko ere erabiltzen da.
Hezur tumoreak delineatzeko (mugatzeko) ikerketa egokiena da. Entzefaloa eta hezur muin espinala aztertzeko erabilgarria baita ere.
Minbizia beste hezurretara zabaldu den ikusteko balio du, erradiografia arruntak baino metastasi zona txikiagoak aurkitu ahal dituelako. Gainera, hezurreko minbiziak eragindako kalteak ere erakusten ditu.
Teknika hau erabiltzerakoan kaltetuta dagoen hezurrak zona gris eta beltzak azaleratzen ditu, puntu erradiaktiboak deiturikoak. Azken hauek minbizi baten presentzia iradokitzen dute, nahiz eta beste gaixotasun batzuek ere puntu hauek sortzeko joera duten.
Teknika mota hau gorputz osoko minbizia detektatzeko erabiltzen da, baita minbizi tumore bat den edo ez jakiteko. Horretarako, atomo erradiaktibo bati atxikitzen zaion glukosa erabiltzen da. Izan ere, minbizi zelulek glukosa erradiaktibo maila altuak barneratzen dituzte. Ondoren, kamara espezifiko baten bidez erradioaktibitatea neurtuko da.
Biopsia tumore ehun bateko zati baten estrakzioan datza eta minbizia ziurtatzeko modu bakarra da . Mikroskopio bidez aztertua izango da eta laborategian ebaluatua. Bestalde, minbizia izateko kasuan zein motatakoa den eta bere jatorria zein den ere jakin daiteke. Mota ezberdinetako tumoreak daude.
Bi motatako orratz bidezko biopsia daude: orratz mehe eta orratz lodiarekin egiten direnak. Lehenengo mota likido kantitate txikia eta tumore zelula batzuk lortzeko erabiltzen da. Bigarren mota aldiz, ehunaren zilindro txiki bat ateratzeko erabiltzen da. Lehen mailako hezur primarioa diagnostikatzeko egokiagoa da bigarren mota hau.
Zirujauak azala moztu behar du tumorera heldu ahal izateko eta bertatik ehunaren zati txiki bat ateratzeko. Ebaketa bidezko biopsia ere deitzen da. Bestalde, tumore osoa erauzten bada, eszisio bidezko biopsia izango da.
Tratamendua zenbait faktoreren araberakoa da; adina, tumore tamaina, kokapena, tumore mota...Horregatik, tratamendu ezberdinak daude: