Hidayet Heydarov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Karaganda, 1997ko uztailaren 27a (27 urte) |
Herrialdea | Azerbaijan |
Jarduerak | |
Jarduerak | judoka |
Entrenatzailea | Mehman Azizov (en) |
Pisua | 73 kilogramo |
Altuera | 1,76 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Hidayet "Hido" Heydarov[1] (azerbaijaneraz: Hidayət Heydərov, Karagandy, 1997ko uztailaren 27a) judo borrokalari azerbaijandarra da. 2024ko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen[2]. Munduko[3] eta Europako[4] hainbat txapelketa ere irabazi ditu, guztiak 73 kg azpiko karegorian.
Karagandy probintziako Goychay herrian jaio zen baina hiru urte zituela familia Baku hiriburura aldatu zen. Sei urte zituela hasi zen judoa egiten.
2012an Azerbaijango Gazte mailako txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen eta 2013 eta 2014an Europako gazte mailako txapelduna izan zen 66 kg azpiko kategorian eta 2015ean Abu Dhabin munduko txapeldun bihurtu zen.
2017an Munduko Txapelketa absolutuetan debuta egin zuen eta finalaurrekoak jokatu ondoren laugarrena izan zen. Urte berean Europako txapelduna izan zen.
Ez zuen Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan parte hartu. Hurrengo Olinpiar Jokoetarako zikloan urtero izan da Europako txapelduna[4] eta 2024an Munduko txapelduna ere bai[3].
Parisko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izatea lortu zuen[2].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris Frantzia | ≤73 kg | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Baku Azerbaijan | ≤73 kg | |
2019 | Tokio Japonia | ≤73 kg | |
2022 | Taxkent Uzbekistan | ≤73 kg | |
2024 | Abu Dhabi Arabiar Emirerri Batuak | ≤73 kg | |
Europako Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Varsovia Polonia | ≤73 kg | |
2018 | Tel Aviv Israel | ≤73 kg | |
2022 | Sofia Bulgaria | ≤73 kg | |
2023 | Montpellier Frantzia | ≤73 kg | |
2024 | Zagreb Kroazia | ≤73 kg | |
Europako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Minsk Bielorrusia | ≤73 kg |