High Desert (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Nancy Fichman, Katie Ford (en) ![]() ![]() |
Izenburua | High Desert |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 8 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila |
Grabazio lekua(k) | Long Beach |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jay Roach |
Gidoigilea(k) | Nancy Fichman Katie Ford (en) ![]() Jennifer Hoppe (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 2023ko maiatzaren 17a |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
High Desert estatubatuar telesail komikoa da, Nancy Fichmanek, Katie Fordek eta Jennifer Hoppe-Housek Apple TV+erako sortua.
Bizitza kolpean alda liteke egun batetik bestera, eta hori ezin hobeto daki Peggyk. Telesaileko lehen eszenan, emakumezko protagonista luxuzko etxe batean ageri da, jendez beteriko igerileku baten ertzean, janari eta edari artean, jai giro betean. Plano sekuentzia trebeek ezin hobeto islatzen dute ospakizunaren aztoramendua. Bat-batean, ordea, AEBetako Drogen Aurkako Agentziak, etxeko atea behera bota, eta sarekada abiatu du. Une gozoa zapuztuta, anfitrioiak poltsikoak billete sortaz betetzen hasiko dira, eta droga zakukadak harraskatik eta komunetik behera husten. Baina beranduegi da ezer konpontzeko. Hamar urte geroago, Peggy Far Westeko saloon bateko langilea da. Tabernari plantak egiten dabil antzerki saio batean, bere bizitza urratu duten droga mendekotasuna eta amaren heriotza gainditu nahian.[1]
![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |