Hikawa Jinja | |
---|---|
氷川神社 | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Saitama |
Izendaturiko hiria | Saitama |
Japoniako auzoa | Ōmiya-ku |
Chōchō | Takahanachō |
Koordenatuak | 35°55′00″N 139°37′46″E / 35.9167°N 139.6294°E |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | Hikawa shinkō (en) |
Izena | Susanoo Kushinadahime (en) Ōkuninushi (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | nagare-zukuri (en) |
Irekiera egunak | egunero egunero egunero egunero |
Kontaktua | |
Helbidea | 〒330-0803 埼玉県さいたま市大宮区高鼻町一丁目407 eta 407 Takahana-chō 1-chōme, Ōmiya-ku, Saitama-shi, Saitama-ken 330-0803 |
Webgune ofiziala | |
Hikawa Jinja (japonieraz: 氷川神社 ) Saitama hiriko tenplo xintoista historikoa da, Ōmiya auzoan kokaturi dagoena. Ōmiya izenak "santutegi handia" esan nahi du gainera, izan ere Meiji enperadoreak Hikawa Jinja Kantō eskualdeko gainontzeko tenploen gainean ezarri baitzuen.
Santutegiko tradizioak dioenez Hikawa santutegia 473an sortu zuten. Kondairak dioenez Yamato Takeruk ekialderako bidean hanka mindu zuen. Hikawa Jinjan errezatu eta hanka berriz ondu eta ibiltzen jarraitu zuen.
Musashi probintziako santutegi nagusi izendatu zuten eta Tokion 59 tenplu altxatu ziren Hikawaren menpe eta beste 162 Saitama prefeturan. 1871 eta 1946 artean Kanpei-taisha (官幣大社) izendatu zuten, hau da, gobernuaren menpean zeuden lehen mailako santutegia.
Santutegia parke handi batek inguratzen du. Bertan museoa eta zoologikoa ere badaude.