Hilotz paregabea (jatorrizko frantsesez cadavre exquis) XX.mendeko hasieran abangoardiek, bereziki surrealistek, modan jarri zuten hitz-jokoa da. Horren bidez irudi literario batetik beste asko atera daitezke. Antza, jokoa garaiko mahai-jolas ezagun batean oinarritu zen. Hitz-jokoa taldeka egiten da: partaide bakoitzak paper batean gustuko zerbait idazten du eta aldamenekoari pasa baino lehen, idatzitako gehiena ezkutatzen du; amaieran horrelako sortutako konposizioa hilotz paregabea zen. Jokuak bariante asko ditu: norberak utz dezake esaldi amaiera bistan hurrengoak jarraitzeko; edota gauza bera marrazkien bidez egin daiteke.[1]
Izenaren jatorria frantsesetik dator, lehen aldiz jokatu zenetik, 1925an; orduan sortutako lehenego testua horrela zion: «Le cadavre - exquis - boira - le vin - nouveau», hau da, "Hilotz paregabeak ardo berria edango du".
Robert Desnos, Paul Éluard, André Breton eta Tristan Tzara hitz-jokoaren hasierako parte-hartzaileak izan ziren.