Hind Rajaben hilketa | |
---|---|
Mota | gerra krimen sarraski giza hilketa |
Honen parte da | 2023-2024ko Israel-Palestina gerra |
Data | 2024ko urtarrilaren 29a |
Kokaleku | Tel al-Hawa (en) |
Herrialdea | Palestina |
Biktima | Hind Rajab (en) |
Pertsona hilak | 8 |
Erantzule | Israelgo Defentsa Indarrak |
Hashtag | #SaveHind |
Hind Rajab (2017/2018 – 2024ko urtarrilaren 29a) sei urteko neskato palestinarra zen, Gaza Hiriko Tel al-Hawa auzokoa, Gazako zerrendan. Israelgo armadak hil zuen Rajab, beste sei seniderekin batera ibilgailu batean ihesi zihoala. Armada horretako tanke batek ibilgailua suntsitu eta bere sei senideak hil zituen, eta horrean ostean tankearen bonbardaketatik bizirik irten zen neskatila ere hil zuten. [1][2]
Rajaben familia Gazako Tel Al-Hawa auzotik ihesi zihoan, Israelgo armadako tanke batek bere ibilgailuaren kontra tiro egin zuenean. Tankearen erasoak Rajab-en izeba-osabak eta lau lehengusuak hil zituen.[2] Une horretan bizirik geratu zen beste senide bakarrak, Rajab-en 15 urteko lehengusinak, Palestinako Ilargi Gorriaren Elkarteari (PIGE) deitu zion, larrialdietako laguntza emateko. Dei horretan, lehengusuak, negar eta oihu eta tiro hotsen artean, Israelgo soldaduak tiroka ari zitzaizkiela esan zuen, erabat isilik geratu baino lehen[3].
Lehengusua hil ostean, sei urteko Rajab izan zen ibilgailuan bizirik geratu zen bakarra. Haurrak PIGEko larrialdi zerbitzuekin izandako 3 orduko telefono-deia argitaratu zuten komunikabideek, eta dei horretan Rajabek ondorena esaten du: "Hain izututa nago, mesedez, etorri. Zatozte nire bila. Etorriko al zarete, arren?"[4][2]
PIGEk anbulantzia bat bidali zuen Rajab erreskatatzeko, baina Israelgo armadak anbulantziari eraso egin zion, eta PIGEko bi langile hil zituen, Yusuf Zeino eta Ahmed al-Madhoun. PIGEren arabera, erasoa berariaz egindako izan zen, nahiz eta aurretik Israeli anbulantziaren bidalketaren berri eman zioten.[5] Israelek esan zuen bere tropak ez zeudela Rajab hil zen ibilgailutik gertu; hala ere, Al Jazeerak eta The Washington Post egunkariak Israelen baieztapenak gezurtatu zituzten, satelite irudietan oinarritutako ikerketen bitartez.[6][7][8]
2023ko urriaren 7an, Hamasek eraso egin zion Israeli. Eraso horretan, erakundeko militanteek 1.200 pertsona inguru hil zituzten, eta beste 250 bat bahitu.[9] Erantzun gisa, Israelek Gaza inbaditu zuen, lurraldearen blokeoa gogortu zuen, bonbardaketa masiboak egin zituen eta Gazako zerrendaren iparraldeko biztanleak ebakuatutzera behart zituen erasoaldi militarrari hasiera eman baino lehen.[10]
Gazako iparraldea ia hutsik eta gogorki bonbardaturik zegoen urtarrilaren amaierarako.[11] Gazako osasun arretarako sistema kolapsatzear zegoen, Israelgen erasoen eta baliabide faltaren ondorioz.[12] Ofentsibak eragin berezia izan zuen Gazako iparraldean, abendurako ez baitzen ospitalerik martxan inguru horretan, hornidura, erregai eta langile faltaren ondorioz.[13]
2023ko abenduaren 29an, Hegoafrikak Israeli genozidio kargua leporatu zioten Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrean, eta 2024ko urtarrilaren 26an Auzitegiak genozidatzat har daitekeen edozein ekintza ekiditeko agindua helarazi zion Israeli.[14][15]
2024ko urtarrilaren 29an, Rajab-en familia Gazako Tel Al-Hawa[2] auzotik ihesi zihoan, Israelgo armadako tanke batek bere ibilgailua, Kia beltz bat, bonbardatu zuenean. Ondorioz, Rajaben izeba, osaba eta lau lehengusinak hil ziren.[16] Bizirik geratu zen bakarrak, Rajab-en 15 urteko lehengusu Layan Hamadehek, Palestinako Ilargi Gorriaren Elkarteari (PIGE) deitu zion larrialdiko laguntza jasotzeko. Hamadehek une batean esan zuen: "Tiroka ari zaizkigu. Tankea nire ondo-ondoan dago. Autoan gaude, tankea gure ondo-ondoan dago.”[3]
PIGEko langileek Hamadehen oihuak entzun zituzten autoaren aurka jo zuten ametrailadora baten tiroek gaztea hil zutenean, artean telefonoz larrialdi zerbitzukoekin hizketan ari zela.[17][18] Larrialdi zerbitzuek berriro deitu zutenean, Rajabek deiari erantzun zion, autoko guztiak hilda zeudela [2] eta tankea autora hurbiltzen ari zela esanez.[19] Rajab hiru orduz aritu zen PIGEeko langileekin telefonoz hitz egiten, eta hauxe esan zien: "Hain izututa nago, mesedez, etorri. Zatozte nire bila. Etorriko al zarete, arren?". Geroago, Rajaben aitonak kazetariei esan zien Rajabek zauriak zituela bizkar, esku eta oinetan.[4][2][20] PIGEkoek kotxean ezkutatuta geratzeko esan zioten Rajabi, eta erakundeko anbulantzia batek haurra erreskatatzea lortu zuen.[21] PIGE, Hamadeh eta Rajab-en arteko telefono-deiaren audioa otsailaren 3an argitaratu zuen Ilargi Gorriak.[20]
Lurraldea setiopean zegoenez, PIGEk Gazako Osasun Ministerioarekin eta Israelgo armadarekin lanean zebilen Rajab erreskatatu behar zuen anbulantziako langileentzat igarobide segurua bermatzeko. Anbulantziako langileek Israelgo soldaduak laserrekin apuntatzen zietela adierazi zuten. Tiroen edo leherketa baten soinua entzun ondoren, langileekin konexioa galdu egin zen.[4][5] Rajab-en eta larrialdi langileen patua ez zen ezagutu 12 egun igaro arte. Izan ere, 2024ko otsailaren 10ean, Israelgo armada erretiratu eta Rajaben familia auzora itzuli zenean, suntsitutako autoa aurkitu zuen, barruan Rajab, Hamadeh eta haien osabaren gainerako familia guztia zituela, denak hilik.[22] Leihoak zartatuta zeuden, eta ateak balen zuloekin estalita zeuden.[23] Ilargi Gorriko anbulantzia handik metro gutxitara aurkitu zuten, Israelgo misil batek erabat suntsituta. Bertan zeuden anbulantziako bi langileak, Yusuf al-Zeino eta Ahmed al-Madhoun, hilda haiek ere.[24][25][26]
Giza Eskubideen Euromediterraniar Monitorearen hasierako ikerketa baten arabera, Rajab eta bere senideak Israelgo armadak "planifikatutako hilketa" batean hil zituen. Gainera, Israelgo armadak gaztea erreskatatzera bidalitako anbulantziako langileak ere hil zituen, Estatu Batuetan fabrikatutako misil batekin.[27] AEBen egindako M830A1 modeloko misil baten puskak aurkitu zituzten Rajab erreskatatzera joandako Ilargi Gorriaren anbulantziatik gertu. Zibilei eraso egiteko erabilitako munizio estatubatuarrei buruz galdetu zitzaionean, AEBeko Estatu Departamentuko bozeramaileak, Matthew Millerrek, "berriak egiaztatzea ezinezkoa" zela, eta "Israelek munizio horiek gerraren legeekiko errespetu osoz erabiliko dituela espero" dutela esan zuen. [28]
<ref>
tag; name "NBC2.11.24" defined multiple times with different content
<ref>
tag; name "CNN2.6.24" defined multiple times with different content
<ref>
tag; name "Guardian2.10.24" defined multiple times with different content
<ref>
tag; name "jazeera" defined multiple times with different content