Hindi Zahra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Khouribga (en) , 1979ko urtarrilaren 20a (45 urte) |
Herrialdea | Maroko |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa Amazigera arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria eta aktorea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | pop musika |
hindi-zahra.com | |
|
Hindi Zahra (amazigeraz: ⵀⵉⵏⴷⵉ ⵣⴰⵀⵕⴰ, arabieraz: هندي زهرة) (Khouribga, 1979ko urtarrilaren 20a) Marokon jaiotako abeslari eta aktorea da[1]. Frantzian bizi arren ingelesez abesten du nagusiki, baina amazigeraz ere baditu hainbat abesti[2].
Marokon jaio zen eta amarekin bizi izan zen 14 urte zituela aitarekin bizitzera Parisera joan zen arte. 18 urte zituela eskola utzi eta Louvre museoan zaintzaile lanetan aritu zen[3]. Nerabezaroan idatzi zituen aurreneko abestiak eta 2005erako 50 abesti inguru bazituen jadanik eginak[2]. 2009an bere izena daraman EP bat atera zuen.
2010an argitaratu zuen lehenengo diskoa, Handmade ("eskuz egina"). Hiru hilabete pasa zituen grabatzen bere apartamentuan. Hindik berak egin zituen nahasketan eta baita ekoiztu ere. Blue Note diskoetxeak argitaratu zuen. Disko honek albumik onenaren Constantin Saria jaso zuen 2010an[2] eta 2011ko otsailaren 9an Victoire de la musique Saria munduko musiken atalean[4]. "Beautiful Tango" abestia 9. postura iritsi zen Belgikako zerrendatan[5].
2014an "The narrow frame of midnight" (Tala Hadid) eta "The cut" (Fatih Akin) filmetan aktore lanak egin zituen.
2015ean bigarren diskoa atera zuen, Homeland izenekoa.