Hiperlexia haurrak irakurtzeko gaitasun oso goiztiarra deskribatzeko erabiltzen den hitza da. Hasieran, Norman E. Silberberg-ek eta Margaret C. Silberberg-ek (1967) identifikatu zuten, eta honela definitu zuten: irakurtzen ikasteko entrenamendurik gabeko hitzak irakurtzeko gaitasun goiztiarra, esate baterako bost urte bete aurretik. Egile horiek adierazi zutenez, hiperlexia duten haurrek askoz gaitasun handiagoa dute hitzak deskodetzeko, irakurketaren ulermen-maila baino, hau da hitzak ozen irakurtzeko gai dira baina horrek ez du esan nahi irakurtzen dituzten hitz guztien jabe direla dagoeneko.[1] Hiperlexia duten haurrak, bestalde, maiz oso liluratuta ibiltzen dira, haur txiki-txikiak izanik oraindik, idatzitako testuekin. Konturatu dira idatzitako hitzen atzetik testu bat uler daitekeela eta adin horietan ohikoa ez den irakurtzeko gogoa izaten dute.[2]