His Girl Friday (euskaraz Bere Ostiraleko Neska), 1940ko Howard Hawks estatubatuarrak zuzendutako amodiozko komedia drama film bat da. Ben Hecht eta Charles MacArthur The Front Page (1928) antzezlanean oinarritua dago. Cary Grant eta Rosalind Russell aktoreek antzeztu zuten.
Hildy Johnson (Rosalind Russell) Morning Post egunkariko kazetari onenak kazetaritza utzi eta familia bat sortzeko asmoz ezkondu egingo dela iragarri du. Baina Walter Burns (Cary Grant) egunkariko argitaratzaileak eta Hildyren senar-ohia dena ez dago haren erabakia onartzeko prest eta Hildyk kazetari izatean jarraitzeko bere eskura dauden trikimailu guztiak erabiliko ditu.