Hititar mitologia

Eserita dagoen jainkoa. Hititar Inperio berantiarra. Anatolia, K.a. XIII mendean. Metropolitan Museum of Art, New Yorken.
Apaiz-erregearen hititar estatua.

Hititar mitologia Hititen jainko-jainkosen eta kondaira mitikoen multzoa da. Ezaugarri nagusia beste herrien jainkoak eta mitoak onartu eta bereganatu zituztela izan daiteke. Mitologia horretan, bestetik ere, aitzinindoeuropar mitologiaren elementu eta aztarna ugari ikus daiteke. Eraginen ikuspuntutik herri desberdinen mitoak bereizi daitezke: Hatti herrikoa, hurrita herrikoa, Babiloniakoa... Hori guztiagatik haien panteoia "mila jainkoena" gisa ezagutzen zen.[1]

Hititarren erlijioa eta mitologia aldaketa ugari ezagutu zuen. Antzinako Inperioan (K.a. 1600-1450) hattirriaren jainko-jainkosak eta erritoak bereganatu ziren. Zilizia, Siria eta Mesopotamiaren konkistekin batera haien kultuak eta sinismenak Hattusara eraman ziren. Jainko-jainkosa nagusiak hauek ziren orduan: Teshub edo ekaitzaren jainkoa, Arinna, Eguzkiarekin lotutako jainkosa, Mezulla eta Telepinu, nekazaritzaren jainkoa. Ondorengo Inperio Erdikoan hurrita herriaren sinesmenak absorbitu ziren. Panteoia etnia desberdinen jaiko eta jainkosekin zabaldu zen; horren ondorioz, "Hattiren lurren mila jainko-jainkosak" esaten zen.

Inperio Berriaren garaian (K.a. 1350-1180), hurrita herriaren eragina erabat handitu zen. K.a. 1180 urtearen inguruak Hititar Inperioa desegin zen, hiri-estatu asko sortuz. Estatu txiki horietan kultoen nahasketa eta elkarbizitza mantendu zen.

Jainko-jainkosa batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen gutxi batzuk:[2][3]

  • Alalus: Lehen mailako entitatea.
  • Anu: Zeruko jainko primordiala.
  • Arinna: Kristo aurreko XIV. mendearen amaieran, Mursili II.a erregea bereziki Arinnati eskainia zegoen.[4]
  • Aruna: Itsasoko jainkoa eta Kamruseparen semea.
  • Inara: Estepako animalia basatien jainkosa (Hatti).
  • Ixtar: Maitasunaren, bizitzaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa babiloniarra
  • Kamrusepa: Medikuntza eta magiaren jainkosa.
  • Kurunta: Animalia basatien eta ehizaren jainkoa.
  • Lelwani: Lur azpiko jainkoa; jatorriz gizonezkoa, gero emakumezkoa.
  • Mezulla: Arinnaren, eguzkiaren jainkosaren alaba (Hatti).
  • Shala: "Mendiko dama", ugalkortasunaren eta nekazaritzaren jainkosa bihurtu zen.
  • Teshub: Zeruaren jainkoa, eguraldiaren eta ekaitzen jauna (jatorri hurritarra).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gary Beckman, "The Religion of the Hittites", The Biblical Archaeologist 52. 2/3, (ekaina - iraila 1989:98-108) E. Larocheren oharra, Catalogue des textes hittites 1971 eta K. Bittel, Hattusa, the Capital of the Hittites, 1970.
  2. Volkert Haas: Die hethitische Literatur, Walter de Gruyter GmbH & Co. KG, Berlin 2006, ISBN 978-3-11-018877-6
  3. Jordan, Michael (1993). Encyclopedia of gods : over 2,500 deities of the world. Internet Archive. New York : Facts on File.
  4. Hans Gustav Güterbock, An Addition to the Prayer of Muršili to the Sungoddess and Its Implications, Anatolian Studies (1980).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]