Hizkuntzaren ekologia

Hizkuntzaren ekologia edo ekolinguistika hizkuntzalaritza eta ekologia uztartzen dituen korronte berria da, 1990eko hamarkadatik garatzen ari dena. Funtsean, osagai sozialez gain ingurumenaren eragile batzuk ere aztertzen dituzte. Planteamendu artean, ekosistemetan eragina duenak hiztunengan eta beraz hizkuntzetan ere eragiten duelakoa dago.

Michael Halliday hizkuntzalari ingelesa eta Charles Voegelin estatubatuarra honen aitzindarietakoak ziren. Beste egile batzuen artean, Chet Bowers, Alwin Fill, Andrew Goatly, Edward Haig, George Jacobs, Jill Jepson, Brendon Larson, John Spiri, Meryl McQueen, Tema Milstein, Brigitte Nerlich, Graham Smart, Arran Stibbe, Rui Ramos portugaldarra eta Albert Bastardas-Boada kataluniarra ditugu.

Geurean, Jose Maria Sanchez Carrion "Txepetx" eta Juan Carlos Etxegoien "Xamar" aipatzekoak dira, baita Bilboko Zenbat Gara elkartea ere.

Hauek dira eredu honek jorratzen dituen arloak:


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]