Hollywood Ending (euskaraz: “Hollywood erako amaiera”) 2002ko komedia filma da, Woody Allen estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena.
Val Waxman zine-zuzendariaren izarra aspaldi itzali zen, eta egun publizitategintzan dihardu. Berriro film bat zuzentzeko eskaera bat jasoko du, baina filmatzen hasi aurretik ustekabean itsu geratuko da. Edonola aukera hori aprobetxatu nahi duenez, Waxmanek bere itsutasuna ezkutatzea erabakiko du eta pelikularekin, nola edo hala, aurrera jarraitzea.[1]