Horatio William Parker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Auburndale (en) , 1863ko irailaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Cedarhurst, 1919ko abenduaren 18a (56 urte) |
Familia | |
Aita | Charles Edward Parker |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | George Whitefield Chadwick |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta musika-irakaslea |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | organoa |
Horatio William Parker (Auburndale, Massachusetts, AEB, 1863ko irailaren 15a - Cedarhurst, New York, AEB, 1919ko abenduaren 18a) musikagilea, zuzendaria eta irakaslea izan zen. Bostonen egin zituen musika-ikasketak, eta geroago Munichen jarraitu zituen, J.G. Rheinberger-ekin. New Yorkera itzuli zenean, kontserbatorioko irakaslea izan zen, Dvorák zuzendaria izan zen garaian. 1894. urtean Yale Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta hango koruko zuzendaria izan zen. New Havengo Orkestra Sinfonikoaren sortzailea izan zen. Parkerren lan nagusiak korurako idatziak dira: Hora novissima (1893) oratorioa; Hymnos Andron oda; eta The Dream of Mary (Mariaren ametsa) erlijiozko alegia. Bi opera ere idatzi zituen, Mona (1912) eta The Fairyland (1915), eta organorako musika, pianorako lanak, ganbera-musika, orkestrarako musika, eta baita liburu bat ere, Music and Public Entertainment (1911).