Hortxata edari freskagarria da, urez, azukrez eta txufaz egin ohi dena. Txufaren ordez, garagarra, almendra, hurra edo arroza erabil daiteke.
Txufa hortxata da Euskal Herrian ezagunena, eta Valentziako Erkidegoko usadiozko edaria, zehazki, Valentziako Alboraya udalerrikoa. Mexikon, berriz, asko edaten dute arroz hortxata.
Euskarak gaztelaniazko horchatatik hartu du izena, eta hark, berriz, Valentziako katalanezko orxata izenetik. Dirudienez, katalanak italierazko orzatatik hartu zuen, eta horren etimoa latinezko hordeum («garagarra») bide da.